Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren, nobela berri batekin dator Unai Elorriaga Vredaman.
Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino bat margotu nahi duten bi lagun; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakume adindua; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztea.
Hileko nobedadeak
Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.
Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak.
Ana Urkizak hainbat “bekatu” mota bildu ditu liburu honetan: harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia, faltsukeria, lapurreta, traizioa... Asmoa, baina, ez da katalogo bat egitea, ezta geure bizimodua antolatzeko aholkuak ematea ere, ipuinak asmatu baititu egileak gai horien inguruan.
Bikotea osatzea gizarte batasuna sortzea da, eta batasun horretan maitasun sentimendurik ederrenak zein pasiorik bihurrienak eta suntsitzaileenak ageri dira. Ezkontideen bizikidetzan, erraza da konfiantza eta errespetua galtzea, nahastea. Hortik abiatuta, urrats bat besterik ez da egin behar tratu txarren bidean murgiltzeko, ia ohartu barik, baita egoera gatazkatsuei garrantzia kentzearen aldeko edo gehiegi dramatizatzearen aldeko muturreko joeran erortzeko ere.
Nathan Glass, biriketako minbizia eta hogeita hamar urtez ezkonduta egon ondoren dibortzioaren ondorioak gainditu ostean, Brooklyn-era itzuli da; izan ere, bertan jaio zen eta bertan igaro zuen haurtzaroa. Auzune horretan bizi nahi du bere 'bizitza barregarria'ri gelditzen zaion denbora. Gaixorik jarri baino lehen, aseguru-saltzaile arrakastatsua izan zen; orain bizi izateko lanik egin behar ez duenez, Gizakien erokeriak izeneko liburua idatzi nahi du.
Sobietarren menpean dagoen Txekoslovakiaren bizitza ez da batere erraza, batez ere sobietarren erregimenaren disidenteentzat; izan ere, disidenteak dira hamar urteko alaba duten Jarda eta Jana senar-emazteak. Gizartearen eta ekonomiaren aldetik aurrera egiterik ez dutenez, seme-alaba gehiagorik ez izatea pentsatu dute, baina Janak alaba izatea amesten du eta, diru aldetik estuasunean bizi arren, gogo biziz hartzen dute Dominikaren jaiotza, istorioaren protagonista eta narratzailea.
Erdi Aroko Bartzelona da historiaren gaineko sorkuntza-lan bikain honen kokapena, Santa Maria del Mar izeneko tenplua eraikitzen ari zireneko arokoa. Azpikeriaz, indarkeriaz eta pasioz beteriko istorioa da, jauntxo feudalen bidegabekerien, judutarren, dinastien arteko gatazken eta inkisizioaren zapalkuntza gogorren kontrako altxamenduek aztoraturiko garaietan. Elizaren eraikuntza eta itsas Amabirjinarenganako gurtza izango dira protagonista gazteak bere askatasunaren alde hasiko duen bide korapilotsuan.
Mediterraneo ondoko dorre batean, inoiz egiterik izan ez zuen argazkiaren bila, fresko biribil handi bat margotu du argazkilari ohi batek: gudaren denboraz kanpoko paisaia. Egiteko horretan, heriotza zorra kobratzera iraganetik datorren aurpegi bat du lagun, baita hamar urte lehenago desagerturiko emakume baten itzala ere. Hiru pertsonaia horien inguruan, bere nobelagintzako karrera luzeko istoriorik biziena eta asaldatzaileena idatzi du Arturo Pérez-Revertek. Hasieratik amaierara arte istorio liluragarria da, eta guden margolariak irakurlea darama berekin, haren menpeko, XXI.
1978. urtean, Jonestown hirian (Guyana), Jim Jones izeneko liderra zuen sekta bateko jarraitzaile guztiak hil ziren, itxura guztien arabera talde suizidio batean. Mundu guztira zabaldu zen albistea egunkari guztietako lehen orrietan. 2001ean, gertaera latz hura ahazturik dagoenean, Linda, Kurt Wallander-en alaba, Ystad-era itzuli da egun batzuen buruan polizian lan egiten hasteko. Aitarekin dituen desadostasunak azaleratzen hastearekin batera, Linda Ystadeko ohiko bizitzan murgiltzen da eta antzinako bi lagun berreskuratzen ditu, Anna eta Zebran.