Imagen
Buscador avanzado [EU]
Nire gorputza atzo gorrixka da eta ni bakarrik kabitzen naiz, nire gorputza bihar zimurra da eta egun batean ihesi joango naiz... eta joan artean bertan bizi naiz.
Misterioz eta irudimenez beteriko istorioa da, eta bertan, Flipper eta Maijaren abenturak kontatzen dira; bi pertsonaia horiek edozein irakurle bezain hurbilak eta humanoak dira.
Izurde txikia bolanderak bezain azkar ibiltzen da uretan Gaur Tobik benetako basatia izan nahi du! Irribarrez ari da dantzan olatuen gainean, eta pare bat bihurrikeria egitea pentsatzen ari da ur azpian. Zelakoa izango litzateke 'karramarroa…
Liburu honek Txileko idazle famatuaren zenbait olerki biltzen ditu haurrentzat egokituak.
'The essential' izaera hezigabea eta eztabaidagarria duen artista horren bizitzara eta lanera orokorrean hurbiltzeko aukera bakarra ematen duen diskoa dugu; izan ere, bakea eta maitasuna aldarrikatu zituen mundu osorako. Gainera, 'Mercedes Benz'…
Orain arte jorratutako estiloari eutsi dio taldeak Jainko hilen uhartean , baina abestiak ez dira hain azkarrak, metala ez da hain klasikoa. Jainko hilen uhartean 11 abesti jaso dituzte. Gorosabelek konposatu ditu kantu guztiak. Eta hitzak egin ditu…
Mecano taldearen 30 abestirik onenak dakartzaten 2 Cd eta Dvd dira, eta horien artean orain arte inoiz plazaratu ez diren 11 abesti daude.
Van Morrison ospetsuak Country musikako abestirik gustukoenak grabatu ditu, bere erara interpretatuz, abestiok bere eginez, eta gainera jatorrizko abestiak ere sartu ditu.
Luar Na Lubre taldearen disko berria ''Saudade'' deritzonaren inguruko bidaia da; galegozko berba horrek ez du itzulpen baliokiderik eta portugesek zabaldu dute mundu osoan zehar. Galiziarrentzat lurrik eza esan nahi du. Galiziari eginiko omenaldi…
Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren, nobela berri batekin dator Unai Elorriaga Vredaman.
Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino…
Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena;…
Ana Urkizak hainbat “bekatu” mota bildu ditu liburu honetan: harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia, faltsukeria, lapurreta, traizioa... Asmoa, baina, ez da katalogo bat egitea, ezta geure bizimodua antolatzeko aholkuak ematea ere, ipuinak…
Bikotea osatzea gizarte batasuna sortzea da, eta batasun horretan maitasun sentimendurik ederrenak zein pasiorik bihurrienak eta suntsitzaileenak ageri dira. Ezkontideen bizikidetzan, erraza da konfiantza eta errespetua galtzea, nahastea. Hortik…
Nathan Glass, biriketako minbizia eta hogeita hamar urtez ezkonduta egon ondoren dibortzioaren ondorioak gainditu ostean, Brooklyn-era itzuli da; izan ere, bertan jaio zen eta bertan igaro zuen haurtzaroa. Auzune horretan bizi nahi du bere 'bizitza…
Sobietarren menpean dagoen Txekoslovakiaren bizitza ez da batere erraza, batez ere sobietarren erregimenaren disidenteentzat; izan ere, disidenteak dira hamar urteko alaba duten Jarda eta Jana senar-emazteak. Gizartearen eta ekonomiaren aldetik…
Erdi Aroko Bartzelona da historiaren gaineko sorkuntza-lan bikain honen kokapena, Santa Maria del Mar izeneko tenplua eraikitzen ari zireneko arokoa. Azpikeriaz, indarkeriaz eta pasioz beteriko istorioa da, jauntxo feudalen bidegabekerien,…
Mediterraneo ondoko dorre batean, inoiz egiterik izan ez zuen argazkiaren bila, fresko biribil handi bat margotu du argazkilari ohi batek: gudaren denboraz kanpoko paisaia. Egiteko horretan, heriotza zorra kobratzera iraganetik datorren aurpegi bat…
1978. urtean, Jonestown hirian (Guyana), Jim Jones izeneko liderra zuen sekta bateko jarraitzaile guztiak hil ziren, itxura guztien arabera talde suizidio batean. Mundu guztira zabaldu zen albistea egunkari guztietako lehen orrietan. 2001ean,…
Nail Lenihn gaztea Trinity College-n ikasten hasitakoan, liluraturik agertzen da laster asko bi ikasle bitxi eta lotsatiekin. Apurka-apurka, literatura kultu bitxi bat jarraitzen duten bi ikasle berezi horien laguna egiten da: literatura lanak ausaz…
Eta jendea hilko ez balitz? Liburuan aipatuko ez den izena duen herrialde batean, mundua sortu denetik gertatu ez den zerbait jazo da: herioak bere lana egiteari utzi dio, hau da, jendea ez da hiltzen. Mundu guztia pozarren agertzen da hori ikusita…