Buscador avanzado [EU]

Besteen moduko egun bat da; dena oso lasai doa harik eta istripu latza gertatu arte. Hiru urte geroago, neska gazte batek gertaturikoa gogoratzen du, eta hura dagoen egoera zailak lotura estua du iraganeko istripu harekin. Halabeharrez, auzokide…
Gizon bat hilik datza Madrilgo Casa de Camporen erdian, prostituta baten ondoan. Bi emakumek ihes egiten dute. Horietako batek, Clarak, gogoratu egiten du ez orain dela denbora luzea norbaitek hari esandakoa: hil berria zen bere aitak erlazioa duela…
Siete domingos rojos liburuak greba orokor baten istorioa kontatzen du, mitin bat galarazi nahi zuen poliziaren kontrako istiluetan hil ziren hiru langileen heriotzaren kontra protesta egiteko deituriko grebaren istorioa. Izenburuaren esanahia begi-…
Detektibe-istorio umoretsu eta ganberroa egin du Jon Arretxek, orain bi urte plazaratu zuen Manila konexioa haren ildotik.Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe, munduko ikertzaile xelebre eta kalamidadeenak kasu berri bat argitu nahian dabiltza,…
Nathan eta Tom osaba-ilobak dira. Osaba dibortziatuta dago eta bizitzan gorabehera franko bizi izan eta gero, ezertan askorik sinesten ez duela, biriketako minbiziaren putzutik burua ateratzen aurkitzen dugu bere haurtzaroko Brooklynen. Bakarrik.…
Kode deszifraezinik egon daiteke? Informazioa ezinbestekoa den mundu batean, hitz xume bat arma boteretsuena bihurtzen da. Susan Fletcher Nazioko Segurtasun Agentzia (NSA) ultrasekretuko kriptografo onenak ezin du sinetsi bere arduraduna, Agentziako…
Nahum-ek —Jesusen hiriak— etapa berria zabaltzen du Caballo de Troya sailean. I.go mendeko Palestinara bidaia egin zuen soldadu iparramerikarrari buruzko zazpigarren lanean egoera goitik behera aldatzen da. Bilbea erakustea ez da komeni. Baina esan…
1959ko azaroaren 15ean, Clutter familiako lau kideak erail zituzten beren etxean. Itxura baten, krimenek ez zuten arrazoirik, eta hiltzaileak zeintzuk izan ziren jakin ahal izateko giltzarririk ere ez zuten aurkitu. Bost urte beranduago, bi gizon…
Lehenengo pertsonan idatzita, Carolina Oteroren ezkutuko egunkari erotikoa osatzen du nobelak. Neskamea, dantzaria eta prostituta; bere zoriontasun falta ordezkatzeko bere edertasuna salerosten jakin zuen emakume bat deskribatzen du, ‘gizon irensle…
Zientzia-fikziozko klasiko bat da Planilandia, eta, zentzu askotan, liburu aitzindaria da. Gainezka egiten duen matematika bizitasuna eta gizarte satira zorrotza uztartzen ditu; Planilandia nobela oso dibertigarria da, baina, aldi berean,…
Emakume orok darama erregina bat bere barruan. Hala ere, asko uzkurtu egiten dira maitemintzen direnean; gutxiagotu egiten dira maite duten gizonaren aurrean. Emakumeen benetako liberazioa ez da jazo oraindik. Evaren madarikazioak emakumeen gainean…
Metafora tresna bezala erabilita, Rosetta Forner-ek benetako istorioa kontatzen digu: maitasuna aurkitu nahi duten emakume guztiena, baina, aldi berean, beren auto-estimua eta duintasuna galdu arazi diezaiokeen gizon baten besoetan amaitu nahi ez…
Zer esan ez dakitela geratzen diren gurasoen kopurua gora egiten ari da. Beren seme-alabak ahal duten ondoen hezteko ahalegina egin arren, horiek tirano txikiak bihurtzen dira sarritan. Jirina Prekop haurren psikologo ezagunak fenomeno horri buruzko…
Karlos Arguiñanok egunero telebistan prestatzen dituen errezeten aukeraketa da liburu hau. Osagai bakoitza kontsumitzeko sasoi onena kontuan hartzen du, eta berau guztiok eskuratzeko moduan egoteari erreparatzen dio. Pauso bakoitzari dagokion…
Pianoa jotzen ikasteko behar diren gomendio guztiak jasotzen ditu ikus-entzunezko ikastaro honek. Gainera, auto-irakaskuntzarako 54 minutuko doako CDak aukera eskaintzen dio interpreteari ikasgaia nahi bestetan entzuteko, azaldutako kontzeptuak…
Testuen ediziorako mundu mailan hedatuen dagoen aplikazioaren azken bertsioa da Word 2003. Eskuliburu honekin programa hori erabiltzen ikasiko duzu, gero eta zailtasun handiagoak jasotzen dituzten 20 ikasgai didaktikoen bitartez.
Javier Iza-Goñolaren "Alfa, S.A. Motor Social y Económico de la vida Eibarresa" doktorego-tesia jasotzen du liburu honek. Eibarko Udalaren Ego Ibarra Batzordeak argitaratzen duen 32. lana da argitalpena, eta aipatutako enpresaren ekonomia eta…
Nortzuk dira Gaskitt-arrak? Gaskitt jaun-andereak, Gus eta Gloria bikiak eta Horacio katua dira. Abentura oso dibertigarriak gertatzen zaizkion familia atsegina da: esaterako, Gaskitt jaunak arropa guztia jantzi zuen eta Gaskitt andereak taxiarekin…
Gauetan etortzen den euriaren munstroaren beldur ez dira umeak. Baina Chisek badaki horri nola aurre egin: argiz eta pozez betetako aterki gorri bat dauka. Beldurrei aurre egiten lagunduko dizu istorio honek.
Guztia dakien Zigomar zozoaren gainean jarri, eta Afrikara joan nahi du Pipilo-k. Baina animaliaz betetako herrialde urrun batera heltzen dira. Afrika izango ote da?