Azpiegiturak eta udal zerbitzuak

Udal Pintura Eskola

Lobiano Kultur Gunean dago. Pintura Udal Eskolak pintura-eskolak eskaintzen ditu 3 urteetatik aurrera. Ikastaro horiek urritik ekainera bitartean doaz eta ordutegia 14,45etik 20,30etara.

Informazioa eta izen-emateak:
Helbidea: Lobiano Kultur Gunea Goienkale 10 - 48260 - Ermua (Bizkaia).
Telefonoa: 943 708700.
Posta elektronikoa: irazki.escueladepintura@gmail.com

Alboka Musika Eskola

“Alboka” Musika Eskolak musika-hizkuntzako eta instrumentu askoko eskolak ematen ditu 4 urteetatik aurrera. Ikasturtea irailetik ekainera bitartean doa, eta ordutegia, berriz, 15etatik 21,30etara.
Instrumentuak: pianoa, akordeoia, trikitixa, txistua, biolina, biolontzeloa, klarinetea, txirula, saxofoia, tronpeta, tronboia, gitarra eta perkusioa, eta baita talde instrumentala ere.

Informazioa eta izen-emateak: “Alboka” Musika Eskola (Goienkale 2. Ermua).
Telefonoa: 943 17 1 800 / 943 17 12 98.
Posta elektronikoa: alboka@alboka.es
Web: www.alboka.es

Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa

“Miguel de Unamuno” Auzo Etxea dagoen auzoko beharrak asetzeko espazioa da. Eginkizun horretaz gain, bestelako erabilera alternatiboak ere har ditzake.
Bertan erabilera anitzeko aretoa, auzoko astialdeko klubaren jarduerak egiteko lokala eta kafetegia daude.
Helbidea: "Miguel de Unamuno" Auzo Etxea Gipuzkoa Etorbidea, 32 - 48260 - Ermua (Bizkaia)
Telefonoa: 943 17 54 70

Betiondoko musika-entseguetarako lokalak

Betiondoko musika-entseguetarako lokalen zentroak erabat intsonorizatutako 6 box ditu, udalerriko musika taldeen eskura. Udal instalazio hau Beti Txarto taldeak kudeatzen du.