Kultura eta Gazteria

Xedea

Kultura eta Gazteria Zerbitzuen eginkizuna herritar guztiek kultura-esperientziaz gozatzeko aukera izatea bermatzea da, bai sustapen-eginkizunean, pertsona guztiek beren sormen- eta kultura-nahiak bideratzeko aukera izango duten zerbitzuak kudeatuz, baita zabalkunde- eta erakustaldi-zerbitzuak emanez ere, udalerrian kultura-ekitaldi garrantzitsuak eta kalitatezkoak programatuz. Gainera, ekipamendu publikoa sustatu, kudeatu eta zaintzen du, kultura-politika bere osotasunean garatu ahal izateko.

Helburuak

  • Gizartearen beharrizanei erantzuna ematea kalitatezko kultur eskaintza batekin, gizartearen egungo aniztasuna kontuan hartuz (Top - Down)
  • Kolektiboen kezka eta adierazpen kulturalak azaleratzea erraztea (Bottom - Up)

Zerbitzuak

  • Udal liburutegia
  • Zine, musika eta antzerki programazio egonkorra Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokian
  • Sormen artistikoko tailer eta eskolen kudeaketa
  • Kultura hedatzeko ekimenen antolaketa
  • Herriko kultur elkarteen partaidetza kudeatzea eta koordinatzea
  • Kultura herrikoien adierazpenak kudeatzea eta koordinatzea 

Gazteria zerbitzua

Imagen

Abian da Ermuko Udalaren Gazteria Zerbitzu berria. Informazio gehiago nahi baduzu:

  • Galdetu Udal Liburutegian
  • Deitu 689 04 25 71 telefono zenbakira
  • Idatzi gazteria@udalermua.net helbide elektronikora
Imagen
Contacto

Albiste nabarmenak

Agenda

Argitalpen nabarmenak