Azpiegiturak eta udal zerbitzuak
Udal Pintura Eskola
Lobiano Kultur Gunean dago. Pintura Udal Eskolak pintura-eskolak eskaintzen ditu 3 urteetatik aurrera. Ikastaro horiek urritik ekainera bitartean doaz eta ordutegia 14,45etik 20,30etara.
Informazioa eta izen-emateak:
Helbidea: Lobiano Kultur Gunea Goienkale 10 - 48260 - Ermua (Bizkaia).
Telefonoa: 943 708700.
Posta elektronikoa: irazki.escueladepintura@gmail.com
Alboka Musika Eskola
“Alboka” Musika Eskolak musika-hizkuntzako eta instrumentu askoko eskolak ematen ditu 4 urteetatik aurrera. Ikasturtea irailetik ekainera bitartean doa, eta ordutegia, berriz, 15etatik 21,30etara.
Instrumentuak: pianoa, akordeoia, trikitixa, txistua, biolina, biolontzeloa, klarinetea, txirula, saxofoia, tronpeta, tronboia, gitarra eta perkusioa, eta baita talde instrumentala ere.
Informazioa eta izen-emateak: “Alboka” Musika Eskola (Goienkale 2. Ermua).
Telefonoa: 943 17 1 800 / 943 17 12 98.
Posta elektronikoa: alboka@alboka.es
Web: www.alboka.es
Miguel de Unamuno Gizarte Zentroa
Bertan erabilera anitzeko aretoa, auzoko astialdeko klubaren jarduerak egiteko lokala eta kafetegia daude.
Telefonoa: 943 17 54 70