Liburutegiak jardueraz beteriko egitarau berria aurkeztu du
Liburutegiak irakurmena sustatzeko eta kultura zabaltzeko jardueren programa ezagutzera eman du. Urrian hasi eta ikasturte osoan zehar garatuko diren iraupen luzeko jarduerak aurreikusten dira, baita laburragoak ere, hilabete edo hiruhileko batekoak. Eta adin-tarte guztietarako ekimenak biltzen dira: haurrak, gazteak, helduak eta familiak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Helduentzako irakurketa-klubak astelehenetik ostiralera egingo dira, hilabete bakoitzeko saio bat, urritik maiatza edo ekainera. Helduentzako irakurketa-klubak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, adimen emozionalean zentratuak eta komikien ingurukoak izango dira. Gazteentzat, komiki- eta ilustrazio-irakurketa-klub berri bat sortu da 12 eta 16 urte bitartekoentzat. Jarduera hauetarako izena emateko epea gaur, irailak 1, hasiko da.
Era berean, 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa kluba ere mantenduko da, izena emateko epea urriaren erdialdean hasiko delarik.
Larunbatetarako haurren eta familien irakurketa-kluben proposamenei dagokienez, izena emateko epea irailaren 24an hasiko da. Urrian honako saio hauek egingo dira:
- "Family Reading Time", haurren irakurketa-klub hirueleduna (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz), 2022 eta 2025 urteen artean jaiotako haurrentzat, heldu batekin batera.
- "Entre libros", gaztelaniazko haurrentzako irakurketa-kluba, 2017 eta 2021 artean jaiotako adingabeei zuzendua, heldu batekin batera.
- "Liburuak familian", 2020tik 2022ra bitartean jaio eta heldu batekin batera parte hartzen duten haurrentzako euskarazko irakurketa-kluba.
- "Liburuez gozatu", 2017tik 2019ra bitartean jaiotako adingabeentzako euskarazko irakurketa-kluba, heldu batek lagunduta.
- Tailerren atalean, poesia-tailerra eskainiko da berriro, eta genero hori gustuko duten 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute.
Eta haurrentzako tailerrei dagokienez, hiru ekimen programatu dira udazkenerako. Lehena, "Yogarte Samskara", 2019 eta 2020 bitartean jaiotako adingabeentzako jarduera da, yoga, irakurketa eta adierazpen artistiko ezberdinak batzen dituena eta urritik abendura bitartean luzatuko dena. Halloween gaiari buruzko lau saioko tailer bat ere eskainiko da, 2014an eta 2015ean jaiotako adingabeentzat. Eta txotxongilo tailerra, 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrentzat pentsatua, lau saiotan egingo dena.
Urriko lehen larunbatean, halaber, haurrentzako ipuin kontaketa saioak hasiko dira, euskaraz "Arratsaldean kontu kontari" eta ingelesez "Story Time". Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, liburutegira joan, biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi, whatsapp bat bidali (https://wa.me/34943179212) edo 943 17 92 12 telefonora deitu.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat