Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

16.12.25
Udal Liburutegia
Gizartea
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko

Abenduko euskarazko ipuin kontaketa saioa datorren larunbatean, hilak 20an, egingo da; 2017 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da eta 'Otso ipuinak' du izenburuz. Narratzailea Amaia Puin izango da.

Jarduera doakoa da eta liburutegian egingo, 17:30etatik aurrera. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik plaza erreserbatzea, eta horretarako gaurtik aurrera 943 17 92 12 telefonora deitu, WhatsApp bidez mezua bidali (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzira idatzi dezakegu. Bide horietako edozeinetan eman beharko ditugu haurraren izena, abizenak eta adina. Plazak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, dagoen edukiera bete arte.

Haurren kontzentrazioa ez eragozteko, kontaketa hasi ondoren ezin izango da saiora sartu. Hortaz, puntualtasuna eskatzen da.

Ipuin kontalarien saioek txikitatik pizten dute haurrengan liburuekiko eta istorioekiko interesa eta irakurtzeko ohitura.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da