Imagen
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
18.12.25
Ermua Kirolak
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Zerbitzu ekonomikoak
Berdintasuna
Erakundea
Abiapuntu
Gizarte Zerbitzuak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Gabonetako jai-egunetara egokituko dituzte ordutegiak. Datozen bi asteetan jai-egunak egongo dira eta ohiko ordutegiak aldatu egingo. Herritar eta erabiltzaileek honakoa izan beharko dute kontuan:
Administrazio zerbitzuak
- Abiapuntu Bulegoa, Enplegu Zentroa eta Gizarte Zerbitzuak itxita egongo dira abenduaren 24an, 25ean, 26an eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Biharko ostiraletan 12:00ak arte egongo dira zabalik, eta gainontzeko egunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara irekiko dira. Egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dago eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.
- Udaltzaingoa ere eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura, lanegunetan zein jaiegunetan. Abisuetarako, 943 17 63 00 telefono zenbakira deitu.
Kirol zerbitzuak
- Miguel Angel Blanco udal kiroldegia eta Aritzmendi pilotalekua itxita egongo dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Abenduaren 24an eta 31n, instalazioak zabalik izango 08:00etatik 14:00etara, eta urtarrilaren 6an, irekiera ordutegia 09:00etatik 13:30erakoa izango da. Gainontzeko egunetan, ohiko ordutegian zabalduko dituzte ateak: 08:00etatik 21:30era lanegunetan eta 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara larunbat eta igandetan.
- Betiondo Kirol Gunearen kasuan ere, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da. Abenduaren 24an eta 31n, 09:15etatik 13:00etara. Gainerako egunetan, ohiko ordutegian egongo da zabalik.
Kultur zerbitzuak
- Lobiano Kultur Gunea abenduaren 24, 25, 26 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an itxita egongo da. Gainontzeko egunetan zabalik, 08:00etatik 15:00etara.
- Emakumearen Topagunea 24, 25, 26 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an itxita egongo da. Abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean zabalik 8etatik 15:00etara.
- Izarra Centreko Tecnoteka ikasketa gunea itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Gainerako egunetan, astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00era egongo da zabalik.
- Udal Liburutegia ere itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean, 26an eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Biharko ostiralean, 12:00etatik 17:00etara itxita egongo da. Abenduaren 22, 23, 29 eta 30ean zabalik izango goizeko 9etatik gauerdira arte, ikasleek azterketak prestatu ahal izateko.
Lotutako albisteak
Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat