Abonu arruntak
Abonu mota | Norentzat | Urteko kuota | Maiatzetik aurrera soilik | Irailetik aurrera soilik | Udakoa (*) |
Familiarra | Ezkontidea edo bikotekidea barne dela, eta hala denean, 24 urteak betetzen diren urteko abenduaren 31ra arte jaiotako seme eta alabak, eta adin-mugarik gabe ehuneko 65 edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenak, eta beti ere bizikidetza-unitatearen parte direla frogatzen bada. | 213,50€ | 160,15€ | 85,40€ | 96,10€ |
Helduak | 19 urte betetzen diren urteko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako pertsona guztiak | 134,20€ | 100,65€ | 53,70€ | 60,40€ |
Gazteak | 18 urte betetzen diren urteko abenduaren 31 arte jaiotako pertsona guztiak | 79,50€ | 59,65€ | 31,80€ | 35,80€ |
(*) Udako abonuak Betiondo kirolguneko estaligabeko igerilekura soilik ematen du sarrera
Izen-emateak
Izen-emateak Miguel Angel Blanco kiroldegiko edo Betiondo kirolguneko harreran izapidetu ahal izango dira. Adingabeen kasuan, aitak/amak edo tutoreak izapidetuko ditu abonuak. Txartela lortzeko, argazki bat egingo dizugu gure webcamarekin.
Kuota alta ematen den unean ordainduko da, izen-ematea izapidetzen den kirol-zentroan, banku-txartelarekin, eskudirutan edo, aurretik, Ermuko Udalaren kontu honetan sartuta: ES29 2095 0040 6091 2063 3922 (Kutxabank)
SEPA dokumentua sinatu behar da, etorkizuneko ordainagiriak zure titulartasuneko kontu-zenbakian helbideratzeko baimena ematen duena.
Txartel zaharra gorde behar da, aurretik abonatutako pertsona izan eta itzuli ez bada. Ondorengo altetan abonatutako pertsona-txartel berri bat egiteko, dagokion tasa ordaindu beharko da.
Ordainketaren bajak urte bakoitzeko abenduaren 24a baino lehen izapidetu beharko dira; bestela, ordainketa automatikoki berrituko da hurrengo urterako.
Ikusi baldintzak indarrean dagoen Ordenantzan.
Zer erabili dezaket?
Miguel Angel Blanco kiroldegian:
- SPA gunea
- Igerileku klimatizatuak
- Oinarrizko gimnasioa (16 urtetik aurrera)
- Squash pista eta ping-pong-a
- Sauna eta lurrun bainua
Betiondo kirolgunean:
- Oinarrizko gimnasioa (16 urte baino gehiagoko kirolari federatuentzat)
- Rokodromo-boulderra
- Kanpoko atletismo pista
Aritzmendi frontoia (goizeko ordutegian lanegunetan)
Abantailak
- Ermua Kirolak APPa, mota guztietako izapideak online egiteko. Instalazioetara sartzeko txartel birtuala du.
- Mugiment Kirol Txartela lortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batzuetako kirol-zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen duena.
- Erreserban lehentasuna, zazpi egun eta ordu erdi lehenagotik.
- Lehentasuna jardueren inskripzioan.
- Kirol ikastaro eta kanpainetako kuoten murrizketak eta deskontuak.
- Erreserbak telefonoz.
- Hileko ordu finkoko erreserbak instalazioetan (frontoia, kirol anitzeko pista, futbol-zelaia, etab.).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Abonuaren titularraren eta onuradunen indarreko NAN, AIZ edo pasaportea aurkeztea. Dokumentazio hori ez duten 14 urtetik beherako pertsonen kasuan, Familia Liburua erakutsi beharko dute.
- Hala badagokio, desgaitasun-maila egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Familia-abonuetan bakarrik: familia-liburua, jaiotza-erregistroa eta/edo izatezko bikoteen erregistroaren ziurtagiria aurkeztea. Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiak Familia Liburuan edo Jaiotza Erregistroan agertzen ez direnean, baterako erroldatze-ziurtagiria kontsultatzeko baimena eman behar da.