Abonuak

Abonu mota Norentzat Prezioa
Familiarra Ezkontidea edo bikotekidea barne dela, eta hala denean, 24 urteak betetzen diren urteko abenduaren 31ra arte jaiotako seme eta alabak, eta adin-mugarik gabe ehuneko 65 edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenak, eta beti ere bizikidetza-unitatearen parte direla frogatzen bada. 213,50€
Helduak 19 urte betetzen diren urteko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako pertsona guztiak 134,20€
Gazteak 18 urte betetzen diren urteko abenduaren 31 arte jaiotako pertsona guztiak 79,50€

Izen-emateak

  • Maiatzetik aurrera %25eko deskontua
  • Irailetik aurrera %60ko deskontua

Ikusi betebeharrak indarreko ordenantzan

Zer erabili dezaket?

  • SPA Gunea
  • Igerileku Klimatizatuak
  • M.A. Blanco Udal Kiroldegiko Oinarrizko Gimnasioa (16 urtetik aurrera)
  • Betiondo Kirol Guneko Oinarrizko Gimnasioa (16 urte baino gehiagoko kirolari federatuentzat)
  • Betiondo Kirol Guneko Rokodromo-Boulderra
  • Squash Pista - Ping-Pong
  • Frontoia (goizeko ordutegian lanegunetan)
  • Sauna eta Lurrin Bainua

Abantailak

  • Instalazioen erreserba egitean lehentasuna, zazpi egun eta ordu erdi aurretik egiteko eskubidearekin
  • Ikastaroetan izena-emateko lehentasuna
  • Ikastaro eta jardueren kuotetan murrizketak eta deskontuak
  • Erreserbak telefonoz egitea
  • Instalazioen hileko ordu zehatz baterako erreserbak egitea (frontoia, kirol anitzeko pista, futbol zelaia, etab.)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izena emateko inprimakia beteta. MAB Kiroldegiko edo Betiondo kirol guneko harreran tramitatu eta sinatu ahal izango da. Adingabeen kasuan, aitak/amak edo tutoreak sinatuko du
  • Alta ematen den unean ordainduko da kuota, inskripzioa tramitatzen den kiroldegian, bankuko txartelarekin, eskudirutan edo, aldez aurretik, Ermuko Udalaren Kutxabank-eko kontu honetan ordainduta: ES29 2095 0040 6091 2063 3922
  • SEPA dokumentua sinatu. Etorkizuneko ordainagiriak zure kontu korrontean helbideratzeko baimena ematea
  • Lehengo txartela gordetzea, abonatua izan bazara eta itzuli ez baduzu. Ondorengo altetan abonatu txartel berria emateko dagokion tasa ordaindu beharko da
  • Abonuaren bajak urte bakoitzeko abenduaren 24a baino lehen tramitatu beharko dira; bestela, ordainketa automatikoki berrituko da hurrengo urterako

Hobaridun abonuak

Abonu hauen helburua ekonomikoki ahulenak diren pertsonek kirola egiteko benetako aukera izan dezaten bermatzea da, abonu-txartelaren %90 bitarte diruz lagunduz.

Onuradunak

  • Laguntzaren onuradun izan daitezkeen guztiak Ermuan erroldatuta egotea, ordainketaren alta eskatzeko unean.
  • Dagokion kasuan, udal tasa eta zerga guztiak ordainduta edukitzea.
  • Gehienez Ordenantzan azaldutako baremoan jasotzen diren ekonomi baliabideak izatea edota Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) edo Gizarteratzeko Udal Laguntzak (GUL) jasotzea.

Hobaridun abonua eskatzeko dokumentazioa

Eskaera eredu normalizatua

Ordainketaren hobaria eskatzen duten abonatuek tasa itzultzeko eskabide hau bete beharko dute (inprimakia deskargatu).

 

Epeak

Eskabideak aurkezteko epea aurtengo urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartekoa izango da, eta ordaindutako zenbatekoaren zati baten itzulketa legez izapidetuko da.

Baremo ekonomikoa