Imagen
Fibermua Ermuko Udalak Promosa (Ermuaren Ekonomi Sustapena S.A) udal enpresaren bitartez hedatutako komunikazio-sare ultra zabala da. Sarearen jabea aipaturiko enpresa da eta berak ustiatzen du. Etxera arteko (FTTH) zuntz optikoko sare neutro bat da, GPON teknologiarekin (Gigabit-capable Passive Optical Network), estandarra bere osagai guztietan eta teknologia eskalagarriak erabiltzen dituena, alegia, behar den tamainara erraz hazi eta moldatu daitekeena.
5 milioi euroko inbertsioa egin ondoren, Udalak abian jarri duen Zuntz Optikoko Sareak ondorengo lekuetan kokatutako 8.500 bat higiezin unitateri eskaintzen die hedadura:
- Ermua
- Hirigune ia osoan
- Urtia industrialdean
- Areitio industrialdean
- Ureta industrialdean
- Mallabia
- Hirigunean
- Urtia industrialdean
- Goitondo industrialdean
- Eibar
- Unibertsitatean
Sare honekin balio erantsi handiko zerbitzuak eskaini ahalko zaizkie hedadura-esparruan dauden hiritar eta enpresei.