Operadoreak

Adamo

Logo de la operadora Adamo

Adamo etorkizuna da Espainiako telekomunikazio-zerbitzuen hornitzaileei dagokienean. Zuntz optikoko bere azpiegiturari esker abiadura handiko Internet eta beste telekomunikazio zerbitzu batzuk eskain diezazkieke bertan bizi diren bezero eta enpresei, kalitaterik eta edukiera handienarekin,eta prezio guztiz lehiakorretan.

Ermuko denda banatzailea: Enter Informática (VI. Mendeurrena, 19). Telefonoa: 943 17 90 37

Esanline

Logo de la operadora Esanline

Esanline herriko enpresa da eta zerbitzu pertsonalizatua eta merkeagoa eskaintzen die bere bezeroei. Ematen dituen zerbitzuen artean Internet zuntz optiko bidez, telefono finkoa eta mugikorra, telebista eta abar dituzu.

Ermuko denda banatzailea: Beep Informática (Probaleku, 4). Telefonoa: 943 17 90 47

Imatel

Logo de la operadora Imatel

30 urte baino gehiagoko esperientziak bermatzen ditu gure zerbitzuak eta konponbideak. Imatel 1985ean sortu zen enpresa da, baina, batez ere, 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen giza talde handia gara. Gure ibilbideak eta, batez ere, 5.000 enpresa baino gehiagorekin lan egiteko plazera izan dugu, hasieratik proiektu handinahietan murgildu baikara. Enpresa horiei guztiei esker, leku pribilegiatua lortu ahal izan dugu sektore liluragarri eta konplexu honetan. Gure historia polita da, eta beti oinarritu da zerbitzu eta konponbide onena eskaintzera bideratutako ahaleginean eta kalitatean.

Gipuzkoako enpresa nagusietako komunikazio-taldeetako arduradun tekniko gisa hasi ginen. Hortik aurrera, pixkanaka hazten joan gara, eta inoiz ez dugu ahaztu behar gure kezka nagusia bezeroa eta bezeroaren gogobetetzea direla, eta dagoen harreman onena konfiantzan oinarritzen dena dela, eta bi aldeek irabaztea lortzen duela. Egunero lan egiten dugu gure bezeroekin harreman sendoa eta iraunkorra izateko, eta, horregatik, etengabe saiatzen gara telekomunikazioen, ikus-entzunezkoen eta segurtasunaren arloetan zerbitzu, konponbide eta produktu onenak eta berritzaileenak garatzen eta eskaintzen.

Harremanetarako telefonoa: 900 32 70 18

Jazztel

Logo de la operadora Jazztel

Jazztel Orangek telekomunikazio-zerbitzu finko, mugikor eta konbergenteetan Espainian dituen erreferentzi marketako bat da. Gainerako markekin batera –Orange amena, simyo eta República Móvil- 20.319.000 bezeroren konfiantza dauka Espainian (16.187.000 telefono mugikorrean eta 4.133.000 banda zabal finkoan), zerbitzu finko, mugikor eta telebistaren eremukoak dituztela.

Harremanetarako telefonoa: 900 80 95 95

Nubip

Logo de la operadora Nubip

Nubip IKT enpresa bat da, enpresentzako teknologia- eta komunikazio-integratzaile moduan definitzen dena, solaskide bakarraren bidez zerbitzurik aurreratuenen inguruan aholkuak ematen, diseinatzen eta ezartzen espezializatua. Bere negozio-ildoak hauexek dira: Internet-, ahots- eta datu-operadorea, komunikazio-plataforma bateratuak, zerbitzuen kudeaketa, sare-azpiegiturak, sistemak eta abar.

Harremanetarako telefonoa: 944 71 00 85

Orange

Logo de la operadora Orange

Bere helburua bezeroei konektibitaterik hoberena eskaintzea da, gizarte digitalaren beharrizan berriei erantzuteko. Horretarako, azken-azkeneko sare finko (zuntza) eta mugikorretan (4G) inbertitzen ari dira, espainiar gizarte eta ekonomiaren eraldaketa digitala bultzutzeko.

Denda banatzailea: Orange Eibar (Toribio Etxebarria, 15). Telefonoa: 943 20 62 28

Sarenet

Logo de la operadora Sarenet

Sarenet 1995ean jaio zen enpresa-munduan espezializatutako Internet-hornitzaile legez. Ordutik hona bide luzea egin du eta berrikuntza asko egin ditu sistemak hobetzeko eta bezeroei beraien lanean laguntzeko gogor lan eginez. Gaur enpresa-munduan espezializatutako ahots- eta datu-operadorerik nagusienetakoa da Espainian.

Harremanetarako telefonoa: 944 20 94 70

Vodafone

Logo de la operadora Vodafone

Vodafone Taldea munduko telekomunikazio konpainia handienetako bat da diru sarrerengatik, eta ahots, mezularitza, datu eta komunikazio zerbitzu finkoak ematen ditu. Vodafonek, Espainian, munduko enpresa lider horren esperientzia eta gaitasunari etekina ateratzen dio, bere bezeroei - Gizabanakoei, negozioei eta komunitateei – Hobeto konektatuta egoten laguntzen dielako.

Denda banatzailea: Vodafone Eibar (Toribio Etxebarria, 14-16). Telefonoa: 607 10 02 17

Imagen