Martxoak 8

Martxoaren 8a Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Nazioarteko Egun izendatutako eguna da. Data horren inguruko historiarik hedatuena 1908an gertatutakoa da: egun hartan New Yorkeko lantegi bateko 146 emakume-langile hil ziren kiskalita, beraien soldata txikiak eta lan-baldintza lotsagarriengatik protesta egiteko itxialdiari uzterik nahi izan ez zutelako.

Emakume feministek berdintasunaren jaia ospatzen dute borroka egun horretan, herri eta hiriak lilaz pintatuz, emakumeek jasaten duten diskriminazioaren kontrako manifestaldi eta salaketa-ekitaldiak eginez eta emakumeen eskubideak alkarrikatuz. Ermuan mugimendu feministak historikoki ospatu du egun hori, eta gaur egun Berdintasun Kontseilua eratzen duten emakume-elkarteek eta Udal Berdintasun Sailak elkarrekin antolatzen dute urteko kanpaina hori.

Imagen

 

Dokumentuak

Cartel ganador del concurso 8 de Marzo, de Ermua|Martxoaren 8ko lehiaketako kartel irabazlea Ermuan