Berdintasuna

Larrialdiko/laguntzako telefonoak

  • Ermuko Udaltzaingoa: 943176300
  • 24 ordu: 900840111 | 016
  • SOS Deiak: 112
  • Ertzaintza: 943531700

Xedea eta helburuak

Xedea

Emakumeen eta gizonen arteko harremanak modu ekitatiboan eraldatzea, emakumeak udal-eremuan ikusezin bihurtzen, balioa kentzen eta diskriminatzen dituzten oztopoak detektatuz, ikusaraziz eta ezabatuz; horretarako, genero-berdintasunaren aldeko politika publikoa bultzatuko da, eta ikuspegi hori Udalaren jarduera osoan, programa guztietan eta etapa guztietan txertatuko da, kontzientzia hartzeko, prestatzeko eta antolatzeko prozesuen bidez.
Bestalde, herritarren sentsibilizazioa eta emakumeen parte-hartze soziala sustatu nahi ditu bizitzaren eremu guztietan, haien antolaketa kolektiboa sustatu eta gizarte-eragileen mobilizazioari babesa eman transbertsalitatean eta emakumeak ahalduntzeko estrategian oinarrituz modu koordinatuan jardun dezaten, eskubide osoko herritarren posizioa lortzeko.
Horretarako, Ermuko Udalaren Berdintasun politika hiru jarduera-ardatzetan egituratzen da: Arau-ardatza; Laneratzearen ardatza; Gizarteratzearen ardatza.
Desberdintasunen aurka borrokatzeko eta emakumeak ahalduntzeko estrategia konbinatu horren bidez, era berean, indarkeria matxista desagerraraztea lortu nahi da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen gorena baita.

 
Helburuak

  • Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eragozten duten egiturazko arrazoiak gainditzea ahalbidetzen duten ordenantzak, planak eta programak onartzea.
  • Ermuko emakumeek laneratzea eta enplegua lortzea bultzatzea, informazio-, prestakuntza- eta ahalduntze-programen bidez.
  • Autonomia pertsonaleko prozesuetan edo bazterketa-arriskuan dauden emakumeei arreta integrala ematea, eta, bereziki, genero-indarkeriaren biktima direnei eta beren kargura dauden mendeko pertsonei.

Zerbitzuak

  • Emakumearen harrera- eta aholkularitza-zerbitzua
  • Babes-etxebizitzaren kudeaketa
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak kudeatzea.
  • Informazioa, fromakuntza eta enplegua
  • Berdintasunerako kontseilua koordinatzea eta dinamizatzea
  • Asoziazionismoa sustatzea. Kolektiboentzako dirulaguntzen kudeaketa
  • Bazterketa-arriskuan dauden emakumeei zuzendutako premien azterketa eta baliabideen kudeaketa

Proiektuak eta planak

  • Jabekuntza Eskola
  • Berdintasunerako ordenantza onartu eta ezartzea
  • IV. Berdintasun Plana egitea
Imagen
Contacto

Albiste nabarmenak

Agenda

Imagen
Tailerra
Emakumeen Topalekua
Astelehena, 22.04.2024 | 17:30

Argitalpen nabarmenak