Ermua Mugi!

Zer da?

Ermua Mugi! tokiko estrategia komunitario bat da, Ermuko Udalak 2012az geroztik sustatzen duena, herritarrek bizi estilo aktibo eta osasungarriak har ditzaten, modu eraginkor eta jasangarrian.

Barne hartzen du doako zerbitzu pertsonalizatu bat, honako hauek eskaintzen dituena: informazioa, aholkularitza, monitorizazioa eta jarduera fisikoa erregularki praktikatzeko nahiz elikadura ohitura osasungarriak barneratzeko formakuntza, baita bizi estiloak aldatzeko trebakuntza motibazionala eta emozionala ere. Zerbitzu horrek Lehen Arretako Tokiko Zentro Medikotik eta Udalaren Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pertsonak artatzen ditu nagusiki.

Estrategia hori garatzeko elkarrekin lan egiten dute Osakidetzako Tokiko Osasun Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzak, Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuak, Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Ermuko Udal Kirol Erakundeak; jarduera fisikoa, elikadura eta sukaldaritza osasungarria eta ongizate psikologikoa aginduta, Orientazio Zerbitzura bideratzen dituzte mediku, laguntza eta kirol zerbitzuetara joaten diren pertsonak.

Zerbitzuko taldea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako, Giza Nutrizio eta Dietetikako eta Psikologiako tituluak dauzkaten profesionalek osatzen dute. Zerbitzua Ermuko 3 urtetik gorako bizilagun guztientzat dago zabalik.

Nori zuzendua dago?

Ermua MUGI! Ermuko herritar guztiei irekita dago, 3 urtetik aurrera, beren egoera fisikoa edozein dela ere, eguneroko ohituran jarduera fisikoa txertatu nahi badute: lehen urratsak, jarduera bat edo bestea aukeratzeko aholkuak, forma fisikoaren hobekuntza, pisuaren kontrola.

Hala ere, aholkularitza eta orientazio pertsonalizatu-indibidualizatuko zerbitzuak lehentasunez Ermuan erroldatuta dauden eta arrisku-faktore edo patologia nagusienak dituzten pertsona ez-aktiboei emango die arreta, bai eta isolatzeko edo gizarte-bazterketako arriskuagatik arreta handiagoa behar dutenei ere.

Zenbat balio du?

Ermua Mugi! doako zerbitzua da.

Zer eskaintzen du?

Ermua Mugi!-k ondorengoa eskaintzen dizu:

  • Udalerriko jarduera fisikoko aukera eta programa ugariei buruzko informazio, aholkularitza eta orientazio indibidualizatua, erabiltzailearen kirol praktika bere aurreikuspen, lehentasun eta premietara egokituta.
  • Jarduera fisikoko eta orientazio nutrizionaleko programa pertsonalizatuak.
  • Kirol praktikaren jarraipena, kontrola eta ebaluazioa.
  • Osasunaren hobekuntza integrala, jarduera fisikoa eginez.
  • Jarduera fisiko osasungarriari buruzko edukietan formakuntza eta orientazioa.

Ermua Mugi!-k eskaintzen dituen programak:

Egoera fisikoa garatzeko programak Patologiak prebenitzeko jarraibideak.
Saihestu beharreko jokamoldeak eta ohiturak.
Sustatu beharreko kirol jarduerak eta ariketa fisikoak.
Ingurune hurbilean benetan eta sistematikoki praktikatzeko aukerak.
Ibilbide Osasungarri Adimendunen Sarea eta HIRIBILI eskumuturrekoa.
Elikadura ohituren programa Elikadura eta sukaldaritza osasungarria.
Produktu osasungarriak erostea.
Eguneko eta asteko menuak antolatzea.
Elikagaien etiketak interpretatzea.
Estresaren aurkako elikadura.
Ongizate emozionaleko programa Ongizate psikologikoa eta emozionala.
Gogo aldartea indartzeko jarraibideak eta estrategiak.
Ohitura eta jokamolde ez-osasungarrien prebentzioa.

 

Nola adostu hitzordu pertsonala?

  • Telefonoz: 663 540 327
  • Posta elektronikoz: ermuamugi@udalermua.net
  • Gure bulegora joanda:
    • M.A.Blanco Udal Kiroldegia, 1. solairua.
  • Eskaera egin ondoren, egun gutxi barru zurekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz edo telefonoz, lehenengo saioaren eguna eta ordua adosteko.
Logos Ermua Mugi