Ospakizunak

Erregeen Kabalgata

Urtarrilaren 5eko arratsaldean gure herrira Ekialdeko Maiestate Jaunak etortzen dira gure etxeak umeentzako opariz betetzeko asmoz.

Errege Magoak karroza ikusgarri eta argitsuetan etortzen dira eta morroi, zuzi eta karrozen segizio batek lagunduta datoz. Horiek guztiak udalerriko kaleetan barrena ibiltzen dira etorri direla jakin dezagun.

Santa Ageda
Otsailaren 4an, ilunabarrean, Santa Agedako herri abesbatza gure udalerriko kaleetan barrena abiatzen da egun honetako abesti tradizionalen bidez gure belarriak gozatzera.
Inauteriak

Kristautasunaren aurreko festa honek, garizumaren zain gaudela ospatzen dugunak, gozamenerako aukera berria eskaintzen digu. Inauterietako larunbata zein asteartean gure kaleetan barrena herritarren eta bisitarien mozorroen koloreak hedatzen dira.

Eguen zurian egiten dugun oilarraren proba eta “Hartza eguneko” kalejira, biharamunean, gure herri honetan tradizio handia duten ospakizunak dira.

Sagardo Eguna
Martxoko lehen asteburuan ospatzen den jai honek sagardoa du protagonista, edari mota ezberdinak dastatzeko eta musikaz gozatzeko aukera eskainiz.
Euskal Jaia

Ospakizun hau maiatzaren lehen igandean egin ohi dugu, eta beraren bidez euskal dantza tradizionala omentzen dugu. Euskal Herriko lurralde historiko guztietako dantzariak gure herrira etortzen dira kolore eta harmoniaz betetako ikuskizuna eskaintzearren.

Goizez, auzoetan barrena, kalejira egiten dute, eta arratsaldez, Cardenal Orbe plazan, erakustaldia eskaintzen dute.

Jai honen osagarri, euskal folklorearekin, oro har, eta musika eta dantzarekin, zehazki, lotutako jarduerak ere egiten dituzte.

Eskualde zentroen kultur asteak
Herrian dauden eskualdeko bost zentroek, hau da, Andaluziako Kultur Zentroak, Gaztela eta Leongo Kultur Zentroak, Gaztela-Mantxako Kultur Zentroak, Extremadurako Kultur Zentroak eta Galiziako Kultur Zentroak, urtean zehar, unean-unean edo jardunaldi zenbaiten barruan, hainbat jarduera antolatzen dituzte, jatorri erkidegoko kulturaren erakusle direnak.
Vértigo rock
Vértigo Rock elkarteak antolatuta, maiatzaren hirugarren edo laugarren larunbatean izaten da jaialdi hau Betiondon. Egungo talde nabarmenetako batzuk aurkezten dizkigu, tokiko taldeen hautaketa batek teloneatuta. Kontzertu nagusiari rock musikarekin lotutako beste jarduera batzuk gehitzen zaizkio (erakusketak, lehiaketak, etab.).
Ihardunaldi gastronomikoak
Lobiano gastronomi elkarteak antolaturiko, ekainearen ospatzen diren ihardunaldi hauek gastronomiari buruzko hainbat ekitaldi eskaintzen dizkigute. Dastaketak, sukaldeko hitzaldi eta erakustaldiak, pintxo eta sukaldeko lehiaketak, eta gastronomiari buruzko azoka izaten dira egitaraua osatzen diren ekitaldiak.
Euskal liburu ta diska azoka

Euskal Birusa taldeak antolatzen du. Azoka txiki hau maiatzaren lehen larunbatean izaten da eta euskal liburu eta disko berria ezagutzea ahalbidetzen digu.

Azokaren aldi berean bestelako kultur jarduerak ere antolatu ohi dituzte.

Jornada de las letras gallegas
Musika, dantza eta Galiziako produktuen dastaketa dira, besteak beste, Ermuko Galiziar Etxeak antolatzen dituen jardunaldien ezaugarri nagusiak.
Txindurri eguna
Txindurri euskal dantza talde tradizionalak bere taldearen eguna ospatuko du ekainean, non dantzak, bere jardueraren helburu nagusi bezala, protagonismoa hartuko duen
Kultura Arteko Jaia
Ekainean ospatzen dugu eta Lankidetzarako Kontseiluak antolatzen du. Jai honek beste kultura batzuen zaporeak helarazten dizkigu. Horretarako, beste jarduera batzuez baliatzen dira, hala nola musika, artea, antzerkia, gastronomia,… Horiek guztiei esker, gure planetako bestelako tokien kultur adierazpenak eta bizimodua ezagutu ohi ditugu.
Alboka Eguna
“Alboka” Musika Eskolak musikako hainbat instrumentu eta diziplinako eskolak ematen ditu. Eskola honek urtean zehar egiten duten lanaren erakustaldia eskaintzen digu ikasturteko jai moduan. Berau ekainaren azkenaurreko ostiralean egiten dute, Cardenal Orbe plazan.
Aire zabaleko pintura lehiaketa

“Mugartea” izeneko pintura-taldeak aire zabaleko pintura lehiaketa hau antolatu ohi du, normalean ekainaren hirugarren igandean izaten da.

Hainbat lekutako artistak margotzeko asmoz gure herrira etortzen dira. Jarduera honek oinezkoen interesa eta kuriositatea erakartzen ditu, oihaletan islatutako talentuak limurtuta. Jarduera bukatzeko, lehiaketan parte hartzen duten obren erakusketa egiten dute.

San Juan sua

Euskal Birusak, bertako bestelako taldeekin batera, jai hau antolatzen du San Juan bezperan. Jai honetan sua da protagonista.

Jai honetan abestiek, irrintziek eta bestelako herri adierazpenek parte hartzen dute. Berau Cardenal Orbe plazan egiten dute.

Romería del Rocío

Ermuko Andaluziako Kultur Zentroak jarduera hau egiten du, berau garrantzi handikoa da andaluziarren jai-egutegian.

Andre mariaren prozesioak, erromes, gurdi, zaldi eta abarrek lagunduta, udalerriko kaleak zeharkatzen ditu Ongarai parka naturalera iritsi arte. Bertan, meza tradizionala (“misa rociera”) eta egun osoan zehar luzatzen den jaia egiten dituzte.

Electrojaia
Uztaileko lehen asteburuan egiten den musika elektronikoaren jaialdia da.
Gazte eguna
Ermuko Gazte Asanbladak antolatzen du uztaileko bigarren larunbatean, eta gazteei zuzendutako jarduera ugari biltzen ditu. Jarduera musikalak dira nagusi.
San Lorentzo auzoko jaiak
Jai hauek uztailaren bigarren astean ospatzen dira, eta herriko Santiago jaien aurrerapen txikia dira. Bertan jarduera ugari biltzen dira, eta horien artean Erdi Aroko azoka bat nabarmentzen da.
Santixauak

Santixauak herriko jaiak dira eta uztailaren 24 eta 27 bitartean ospatzen dira. Hala ere, ekintza-egitaraua uztailaren erdialdean hasten da eta, horrela, giroa prestatzen da. Giroaren maila gorena 24an izaten da, egun horretan jaiei hasiera ematen dien txupinazoa botatzen baita.

Ekitaldi aniztasuna, herritarren partaidetza eta txarangek ezartzen duten kolore berezia Santiagoko festen ezaugarri nagusiak dira, eta hauek, urtero, dibertsio eta gozamenerako aukera eskaintzen digute.

Aire zabaleko zinema
Abuztuan zehar, Cardenal Orbe plazan, aire zabaleko zinemako gaueko saioak ematen dituzte, horiek udako egun beroenetan gure udalerrian geratzea erabakitzen duten ermuarrei eskainita daude.
Fiesta motera
Motozikleten erakustaldiak, ibilbide herrikoi, musikak eta motorraren munduarekin zerikusia duten hainbat produkturen erakusketak osatzen dute iraileko lehen larunbatean ospatzen den jai hau. Te gusta la ruta taldeak antolatzen du jai honen egitaraua.
Folkez Blai

Folk taldeen lehiaketa honen finala irailaren bigarren asteburuan izaten da Orbe Kardinalaren plazan, helburua musika radikala suspertzea eta musika-mota hau lantzen duten taldeetzako zabalkunde-plataforma izatea helburua izanik.

Azken fasean parte hartzen duten sei taldeez gain, bertan izaten dira aurreko edizioaren irabazlea eta folk munduko artista ezagunen bat.

Mikologia Jardunaldiak
Jardunaldi hauetako ekitaldi nagusia aurretik biltzen dituzten produktu mikologikoen erakusketa izaten da. Berau urriaren hirugarren astean egiten dute, eta aipatutako erakusketa horretaz gain, argazkien erakusketak, perretxikoen dastaketa, hitzaldiak eta mikologiaren munduarekin lotutako bestelako jarduerak ere antolatzen dituzte.
San Martin Azoka

Nekazaritzako azoka hau jai-egutegiaren erreferente bihurtu da.

Euskal Birusa izeneko taldeak antolatzen du San Martin egunetik gertuen dagoen larunbatean. Azoka honetan inguruko baserritarrek ekartzen dizkiguten nekazaritzako produktuak ikusi eta eros ditzakegu eta, aldi berean, egun honetako egitaraua aberasten duten bestelako jarduera ugariz ere goza dezakegu.

Gastañerre
Euskal udazkenaren jai honek gaztainak besteekin batera erre eta jateko ohitura berreskuratzen du, musikak eta ospakizun guztien pozak lagunduta jakina.
Magostoak
Ermuko Galiziako Zentroak azaroaren erdialdean antolatu ohi du. Jai honetan gaztainak banatzen dituzte hurbiltzen diren pertsonen artean, eta Galiziako musika eta dantza tradizionalak ere presente daude.
Santa Zezilia
Alboka Musika Eskolak eta Txindurri herriko dantza taldeak omenaldi hau ospatzen dute, musika eta dantza jaialdi bat antolatuz Ermua Antzokian, Santuaren egunetik hurbilen dagoen ostiralean.
Gabonetako Haur Kanpaina

Gabonetako oporrak direla eta, herriko ikasleek aisia eta gozamenerako denbora gehiago izaten dute.

Horretarako, gure udalerrian hamaika jarduera burutzen dituzte. Horien artean, antzerki eta barietateko ikuskizunak bere baitan hartzen dituen haur parkea edo tradizionalagoak diren bestelako jarduerak, Olentzeroren harrera edo Erregeen Kabalgata kasu, daude.

Olentzero

Abenduaren 31n eta ez Euskal Herriko gainerako udalerrietan tradizioa den bezala, 24an, Olentzero menditik gure herriko kaleetara jaisten da eta herriko umeei opariak banatzen dizkie.

Aldaketa honen arrazoia diktaduran izandako gertaera bilatu behar dugu, izan ere, garai hartan ekitaldi hau egin ahal izateko beharrezkoa zen administrazio baimena ez zuten garaiz eskuratu, eta horrek ekitaldia atzeratu zuen.