2005eko ‘SANTIXAUAK’ IRAGARTZEKO KARTEL-LEHIAKETA ZABALIK.
Udal kultur sailak 2005eko ‘Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa zabaldu berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 15era bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bate etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte, aurkeztutako lan guztien artetik.
Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea. Lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen azala ere izango da. Lehiaketan erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira. Originalak kultura sailean, Komentukua kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat