‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian
Programazioa urriaren 15ean, ostegunean, hasiko da zineklub-saioarekin. ‘El olor a leche quemada’ filma jatorrizko bertsioan (alemanez), azpitituluekin, proiektatuko da. Alemaniako ekoizpeneko film hau Hohenloheko landa-eremuan kokatzen da. Bertan, Katinka bere familiarekin bizi da, hondamenaren ertzean dagoen esne-behien ustiategi batean. Nekazaritza-sektoreak gero eta egoera zailagoa bizi duen bitartean, gazteak familia-negozioarekin jarraitu nahi du, nahiz eta amak ez duen etorkizunik ikusten bertan. Saioa Mudo-Drogot Cinematógrafo kolektiboak eta Ermuko Udalak antolatu dute.
Zinema komertzialaren barruan, urriaren 17an, larunbatean, eta 18an, igandean, ‘La bola negra’ filma eskainiko da, azkenaldiko film nabarmenetako bat. Istorioak hiru garai desberdinetan bizi diren hiru gizonen bizitzak lotzen ditu. Sexualitateak, desirak, minak eta herentziak estuki lotzen dituzte haien bizipenak. Federico García Lorcaren azken lan amaitu gabeetako bat ere ardatz duen filmak Canneseko Zinemaldiko zuzendaritza onenaren saria jaso du.
Zinema komertzialaren bigarren proposamena ‘El nido’ thrillerra izango da. Marta da protagonista, kanpoko mundutik familia babesteko obsesioa duen emakumea. Horretarako, ama eta seme txikia etxean giltzapetuta mantentzen ditu. Dena kontrolpean dagoela dirudienean, Velasco iritsiko da, Martak bere barruan ezkutatzen duen iluntasuna azaleratzeko gai den gizona.
Urriaren 18an, igandean, haur eta familientzako txanda izango da, ‘Marsupilami’ filmarekin. Zooan duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartuko du: Hego Amerikan dagoen pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Eginkizunak itsas bidaia batean murgilduko du, bere bikotekide ohiarekin, semearekin eta Stéphane lankide traketsarekin batera. Ezustekoz beteriko abentura, familia osoarekin gozatzeko.
Ordutegi guztiak
- ‘El olor a leche quemada’: urriaren 15ean, ostegunean, 20:30ean.
- ‘El nido’: urriaren 17an, larunbatean, 19:30ean, eta urriaren 19an, astelehenean, 20:30ean.
- ‘La bola negra’: urriaren 17an, larunbatean, 22:00etan, eta urriaren 18an, igandean, 19:30ean.
- ‘Marsupilami’: urriaren 18an, igandean, 17:00etan.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da