Alboka eguna eta musika emanaldiak astebururako

17.06.05
Gizartea

Alboka Musika eskolak asteburu honetan ospatuko du zentroko eguna, sorreratik urterokoa dugun ‘Alboka Eguna’ren bitartez. Programan jasotzen denez, ekintzei bihar emango zaie hasiera, ikastegiak zabalik izango baititu bere ateak, interesatutako ermuar oro instalazioak bisita ditzan. Eskola osoa, material, azpiegitura, instrumentu eta guzti, ikusgai egongo dira, goizeko 11etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Gauean, musika izango da nagusi, ikuskizun eta joaldi zenbait prestatu baitituzte gaueko 10etatik aurrera, Kardinal Orbe plazan. Kontzertua abesbatzek zabalduko dute beren kantuekin. Parte hartuko dute, Alboka txiki (ahots zuriak), Alboka (gazteak) eta ‘Pispillu’k (gizon eta emakume helduak). Jarraian, eskolako banda osatzen duten musikariek joaldia egingo dute eta, gero, eskolako hainbat kidek musika modernoko konposizioak joko dituzte. Aurtengo ikasturte honi amaiera emango dion jaialdi honetan, azkenik, akordeoi joleak arituko dira. Irakaskuntza ez arautuko eskola honetan 268 pertsona matrikulatuta daude, bertan irakasten diren diziplina ezberdinetan. Horien artean eta, batzuek aipatze arren, ondokoak aurki ditzakegu: klarinetea, pianoa, tronpeta, biolina, saxofoia, akordeoia, txirula, tronboia, perkusioa edota biolontxeloa.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun