Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio
Liburutegiak irakurmena sustatzeko eta kultura zabaltzeko jardueren programa ezagutzera ematen du, urriaren hasieran hasiko dena. Ikasturte osoan zehar garatuko diren iraupen luzeko jarduerak aurreikusten ditu, baita laburragoak ere, hilabete edo hiruhileko batekoak. Eta adin-tarte guztietarako ekimenak biltzen ditu: haurrak, gazteak, helduak eta familiak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Irakurketa klubak
Helduentzako irakurketa-klubak astelehenetik ostiralera egingo dira, hilabete bakoitzeko saio bat urritik maiatzera edo ekainera bitartean, kasuen arabera. Helduentzako irakurketa-klubak egongo dira euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, adimen emozionalekoak eta komikikoak.
Programatu dira, halaber, "Gaztetxo letrazale" haur eta gazteentzako irakurketa kluba 2015 eta 2017 urteen artean jaiotako adingabeentzat, eta "Komikizaleak" komikiko gazteen irakurketa kluba, 2010 eta 2014 urteen artean jaiotako gazteentzat.
Klub hauetan izena emateko epea irailaren 1etik 30era izango da, biak barne.
Bestalde, haurrak heldu batekin lagunduta parte hartzen duten haurren eta familien irakurketa-klubetan izena emateko epea urriaren 5etik 16ra izango da zabalik, biak barne.
Atal honetan lau klub hauek sartzen dira:
- "Family Reading Time", haurren irakurketa-klub hirueleduna (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz), 2023 eta 2026 urteen artean jaiotako haurrentzat, heldu batekin batera.
- "Entre libros", gaztelaniazko haurrentzako irakurketa-kluba, 2018 eta 2022 artean jaiotako adingabeei zuzendua, heldu batekin batera parte hartzen dutenei.
- "Liburuak familian", 2021etik 2023ra bitartean jaio eta heldu batekin batera parte hartzen duten haurrentzako euskarazko irakurketa-kluba.
- "Liburuez gozatu", 2018tik 2020ra bitartean jaiotako adingabeentzako euskarazko irakurketa-kluba, heldu batek lagunduta.
Plazen kudeaketa egokia bermatzeko, pertsona bakoitzak matrikula bakarra egin ahal izango du jarduera bakoitzeko ikasturtean zehar.
Plaza lortzen dutenek ikastaroko saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxaron-zerrendan norbait badago. Era berean, ikasturtean zehar bi huts-egite metatzen dituztenak jarduera bereko erreserba-zerrendara igaroko dira jarduera berdinean matrikulatzeko eskatzen duten hurrengo ikasturtean, eskainitako plazak baino izen-emate gehiago egonez gero.
Tailerrak
Helduentzako tailerren kategorian, 16 urtetik gorakoentzako poesia errezitatzeko tailerraz gain, "Tejiendo y conversando" tailerra programatu da, non puntu lanak, elkarrizketa eta irakurketa uztartzen diren. Jarduera horretatik bi talde eskaintzen dira, bata 1960a baino lehen jaiotakoentzat eta bestea belaunaldien artekoa. Talde horretan, adin-talde horretako pertsonez gain, 1995 eta 2010 urteen artean jaiotakoek ere izena eman dezakete.
Bestalde, haurrentzako hiru tailer programatu dira udazkenerako: "Yogarte Samskara", 2015 eta 2016 artean jaiotako adingabeentzako ekimena. Yoga, irakurketa eta arte-adierazpen desberdinak batzen ditu, eta urritik abendura bitartean luzatuko da. 2019. eta 2020. urteetan jaiotako adingabeei zuzendutako lau saioko “Txina: tradizioa era sormena” tailerra eta “Japonia: artea mugimenduan” tailerra, 2017. eta 2018. urteen artean jaiotako haurrentzat pentsatua eta lau saiotan garatuko dena.
Ipuin kontaketak
Urrian ere haurrentzako “Arratsaldean kontu kontari” haurrentzako ipuin kontaketa saioak hasiko dira. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, liburutegira joan, biblioteca@ermua.eus helbidera idatzi, whatsapp bat bidali (https://wa.me/34943179212) edo 943 17 92 12 telefonora deitu.
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena