Imagen
Alkatearen kabineteko oharra
21.06.05
Kultura eta Gazteria
2005eko Santixauetan ekitaldi erlijiosoak ezabatzeari buruz udal web-gunean eta beste hedabideren batean argitaratutako albistearen aurrean Ermuko Udalak ondokoa adierazi eta argitu nahi du:
ALKATEAREN KABINETEKO OHARRA:
- Ermuko jai nagusietan, oro har, ospatu ohi ditugun ekitaldi erlijiosoak ez direla inolaz ere ezabatu eta, bereziki, ez dela suspenditu patroiaren omenez ospatzen dugun Meza Nagusia. Jai-batzordeak ez eta Toki-gobernu batzordeak ez dute kontsideratu inoiz, ospakizun hori jai egitarauan agertu behar ez zuenik.
- Akatsa, datu-transmisioaren interpretazio oker batengatik gertatu da, orri batetik bestera jauzia egiterakoan jazoera horri zegokion testu zati galdu baita.
- Amaitzeko, barkamena eskatu nahi dizuegu albistea bere horretan agertzeagatik kezka eta egon ezintasuna jasan duzuen guztiei, hori ez baitzen gure asmoa. Halaber, herritar guztiak gonbidatzen ditugu Santixauetan parte hartzera.
Ermuko alkatetzako kabinetea.
Lotutako albisteak
Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat