-Giroa- kafetegiaren pintxoa, 3. lehiaketako irabazlea

01.07.05
Gizartea

Giroa Kafetegiak 3. Pintxo lehiaketako txapela eskuratu du, ‘ortua eta itsasoa’ izeneko konposizioarekin. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: patata, piper berdea, antxoa eta piper gorria ogi-xerra gainean. Bigarren postuan berdinketa eman da, puntu berberak lortu baitituzte ‘Urkaregi’ Jatetxeak eta ‘Zutabe’ Kafetegiak, ‘bakailao hostopilarekin’ eta ‘beirak, nire emaztearen erara’ proposamenarekin. Lehiaketa bart gauean erabaki zen, epaimahiako kideek establezimendu guztiak bisitatu ondoren. Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Oskar Trebiño eibartarrak (Ostalaritza eskolako irakaslea eta Kox-Kor tabernako arduraduna) eta Peio Hernando Etxabarritarrak (Ansotegi Hotel-Jatetxekoa) osatu zuten.

‘Lobiano Elkarte gastronomikoko kideek pozarren agertu dira pintxo lehiaketan ermuar ugarik parte hartu duelako eta lehian zenbiltzaten establezimenduetan jendetza ibili izan delako. Antolatzaileen batzordeko kide den Jesus Portugalek adierazi duenez jendearen parte hartzeak, ‘kolorea eta giro jatorra’ hedatzen lagundu dute. Partaidetza oso handia izan denaren erakusle da ondoko datua; establezimenduren batek egun bakarrean ia 200 pintxo eman baititu. Partaide guztien bataz bestekoa ehun unitateren inguruan egotea ere, horren adierazgarria da. Epaimahaiak adierazi duenez, irabazlea erabakitzea ez da batera erraza izan, lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztiak kalitatezkoak izan baitira’.

V. Gastronomi azoka bihar, 50 bat erakuslerekin

Gastronomi Jardunaldien ekitaldi nagusiena, bihar goizean gauzatuko da Orbe Kardinalaren plazan. Bertan, berrogeita hamar inguru erakusle bilduko dira beren produktuak aurkeztu eta ezagutarazteko. Horien artean ondokoak aurkitu ahal izango ditugu, beste batzuen artean: jatorrizko deitura duten hainbat ardo eta edari, ardo ekologikoak, txakolina, cavak, olioa, ostruka haragia, pateak eta gaztak. Arratsaldean, herriko elkarte gastronomikoen arteko bakailao txapelketa izango da eta, arratsaldeko zazpietatik aurrera txistorra salduko da € 1en truke. Ekimen hori, ‘Gure Txokoa’ txarangaren 25. urteurrena dela ospatzeko antolatu dute. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua herriko GKE bati emango zaio, helburu sozialeko proiektuetan erabili dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik