BOE motako etxebizitzen planoak web honetan daude
San Pelaio auzoan eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko 30 etxebizitzen planoak jada web gune honetan zintzilikaturik daude, kontsultatu eta ikusi nahi duen ororen eskura. Agiri grafiko horiek aste honetan bertan jaso ditugu, unitatea eraikitzen ari den enpresaren eskutik, hain zuzen ere “Brues Progen” ABEEren eskutik. Brues-Progem Aldibaterako Enpresa-elkarte bat da, Bruesa taldekoa. Agiriok udalean bertan tratatu izan dira, berrien kanal honetan eseki eta ikusgai jarri ahal izateko eta, hori posible dugu, udaleko delineatzailearen lan eta dedikazioari esker. Planoetan etxebizitza bakoitzaren banaketa agertzen da, proiektuan jasotzen den moduan. Planook jaitsi eta inprimatu daitezke. Udalak San Pelaion sustatutako etxebizitza horiek zozketatu berri dira, udal kiroldegian jendez lepo zegoela egindako ekitaldi batean.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean