Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa
Hirigintza eta Jasangarritasun Sailak aparteko programa irekiko du bide publikoarekin muga egiten duten eraikinetako fatxadetako pintadak eta grafitiak garbitzeko eta ezabatzeko. Programa horrek sei hilabete iraungo du, eta gaurtik aurrera eskaerak aurkez daitezke honako bideetatik: Internet bidez, egoitza elektronikoaz baliatuta (udal zerbitzuak/fatxadetako pintadak garbitzeko eskaera), Abiapuntu bulegora bertaratuz edo postaz. Garbiketa zerbitzu hori udalak hartuko du bere gain eta doakoa izango da eskatzailearentzat. Garbiketa eskatu ahal izango dute jabe partikularrek, jabeen erkidegoek eta merkataritza-lokalen errentariek. Eskatzaileek agiri bidez egiaztatu behar dute jabetza, eta errentariek titularraren baimena erantsi. Jabe-erkidegoek bileran hartutako erabakiaren kopia aurkeztu beharko dute. Eta kasu eskari guztiek, pintada erakusten duen argazki original bat erantsi beharko dute.
Gure udalak jarduera hau sustatzen du inguruneko estetika hobetzeko eta ondarea kontserbatzen laguntzeko. Eskabideak sarrera-ordenaren arabera hartuko dira kontuan. Zerbitzua abendutik aurrera emango da udaleko langileekin, eta lanak langileek duten lan-kargaren arabera egingo dira. Pintada ezabatzeko eskaerak aintzat ez hartzeko eta jaramonik ez egiteko aukera gordetzen du Udalak, pintada gainazal delikatuetan dagoela edo garbiketa-lanarekin kaltetu daitekeela balioesten duenean. Nolanahi ere, udalak ez du inolako erantzukizunik gain hartuko erabilitako garbiketa-metodologiaren ondorioz sortutako higadurak edo kalteak izaten badira.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du