Kultur eta kirol astearen XXIII. Edizioa

04.10.05
Kultura eta Gazteria

Gaztela eta Leoneko kultur zentroak egunotan ospatzen dihardu kultur eta kirol astearen XXIII. edizioa. Egitarauari aurreko aste bukaeran eman zitzaion hasiera, zenbait kirol jarduerarekin. Larunbat arratsaldean, kalba txapelketa jokatu zen Beti Ondoko zelaietan. Bertan bederatzi udalerrietatik etorritako hamar taldeek hartu zuten parte. Igandeko goiz euritsuan, ‘Jose Merino’ memoriala jokatu zen. Emakumeen taldean Estibaliz Urrutia izan zen garaile, aurreko urtean bezala. Bizkaitarrak ibilbidea betetzeko 21 minutu eta 36 segundo behar izan zituen. Gizonezkoen taldean berriz, Unai Saez korrikalaria izan zen garailea, hamaika kilometro erdi korrituz 35 minutu eta 56 segundotan.

Bestalde, Eva Fernández ermuarrak, pintura-erakusketa zabaldu zuen zentroaren egoitzan Erakusketa zabalik egongo da datorren igandera arte eta berori bisitatu daiteke arratsaldero seietatik zortzietara bitartean. Egitaraura bueltatuz, gaur egoitzan bertan xake txapelketa egongo da 8 urtetik 16ra bitarteko gazteentzat, arratsaldeko 6,30etatik aurrera. Bihar eta etsi, pintura lehiaketa egingo da. Bihar 8 urtetik 12ra bitartekoentzat eta, etsi, 13 urtetik 16ra bitartekoentzat. Ostiralean, Madrilgo Ylliana taldeak antzerkia egingo du, Ermua Zineman, gaueko 10,15enetan hasita. Larunbatean, bazkide eta laguntzaileek ardoa hartuko dute eta arratsaldean dantza erakustaldia izango da Orbe Kardinalaren plazan. Talde parte hartzaileen artean lau Ermukoak izango dira eta, bosgarrena berriz, Astorgakoa. Igandean, amaiera emango zaio, aurtengo edizioari, meza eta bazkari baetkin.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa