Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

30.01.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira

2026ko Inauterietarako egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Ermuko udal Kultura Sailak, jada, prest du inauteriko egitaraua, zeina etxeko postontzian jasoko dugun. Edurne Cacho aragoiarraren kartela da aurtengo programaren azala. Jarduerak, otsailaren 12an hasiko dira, Eguen zuri egunean. Arratseko lauretan, herriko ikastetxeek antolatzen duten ‘Oilarraren jokoa’ izango da plazan. Bost eta erdietan hasiko da eta leku berean, Xaibor DJaren disko-festa alaia gaztetxoentzat.

Ostiralean, Hartza Eguna ospatuko dugu, eta sei eta erdietan kalejira abiatuko da udaletxearen aurretik.

Larunbata, otsailaren 14a, izango da Inauteri jaietako egunik handiena eta koloretsuena. 12:30ean hasiko da egitaraua, kuadrillen arteko kalejira-lehiaketarekin. Irulitxa txarangak ere parte hartuko du eguerdiko kalejiran, eta kuadrilla irabazlea 19:00etan jakinaraziko da. Ordura arte, baina, haurrak izango dira protagonista. 17:30ean txokolate jana izango dute, 17:30etan erromeria Zirika Zirkus taldearekin eta 19:30ean mozorro lehiaketa. Iluntzeko 19:30etan eta gaueko 11etan, DJen festa izango dugu, Maximums eta Los40 irratsaiokoarekin, hurrenez hurren.

Azken jaieguna otsailaren 17a, asteartea, izango da, eta haurrentzako diskotekarekin hasiko dira jarduerak 16:30etan, haur diskotekarekin. 19:30etan, Begibide taldeak erromeria hasiko du. Jaiei amaiera emateko, Oihan Vega DJ ezagunak disko-festa eskainiko du gaueko 11etan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako