Irakurketaren bidez hazi eta hezi

25.10.05
Udal Liburutegia

Irakurketak haurtzarotik bertatik duen garrantziaz jabetu eta kontzientziatzeko hitzaldi batzuk antolatu ditu udal liburutegiak. Hitzaldiok pertsona guztientzat dira aproposak baina, batez ere, guraso eta hezitzaileentzat pentsatuta daude. Hizlaria Juan Carlos Alonso psikologoa izango da. Hitzaldiak udal liburutegiko ikus-entzunezkoen aretoan emango dira, arratsaldeko 7etan hasita. Gaia hainbat saiotan jorratuko da. Hurrengoa bihar bertan–urriaren 26an- egingo da eta azkena, datorren asteko asteartean –azaroaren 2an-. Ekimena ‘Irakurketaren bidez hazi eta hezi’ titulatu da.

Hitzaldiak oso aproposak dira 0 urtetik 7ra bitarteko umeen gurasoentzat eta adin tarte horretako haurrekin lan egiten duten hezitzaileentzat. Horien helburua haurtzarotik bertatik irakur zaletasunean heztea eta irakurketaren jarduerak duen garrantzia azpimarratzea dira. Halaber, irakur zaletasuna sustatzeko jarraitu beharreko jarreren eta helduen eta umeen arteko harremanaren inguruan aholkuak ematea.

Hitzaldi bakoitzean gai bat landuko da. Hori horrela, biharko saioan ‘umeak irakur zaletasunera bideratzeko nola jokatu behar’ den gaia aztertuko da. Azaroaren 2ko asteazkenean berriz, ‘ipuina kontatzerakoan kontutan hartu beharreko aspektuak’ landuko dira.

Hitzaldiak doakoak dira eta parte hartzaileek haurtzaindegi zerbitzua izango dute. Partaideen kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek. Horretarako liburutegira bertara joan edo 943 17 92 12 telefonora dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira