Kotxe txikien zirkuitua eratzeko proposamenak irabazi du enpresa-ideien I,. lehiaketa

26.10.05
Ekonomi Sustapena

Udalbatzak gaur bertan eginiko Osokoaren bileran enpresa-ideien I. lehiaketa saria esleitu die kotxe txikien zirkuitua osatzea proposatu duen 15-16 urteko laukote gazte bati. Udalbatzak epaimahai kalifikatzailearen proposamena bere egin du eta IES UNI Eibar-Ermua ikastetxeko eta Batxilergoko 1. mailako taldeari esleitu dio eskola materialean erabiltzeko 3005 €uroko lehen saria. Proposamenaren egileek eskuratu zitezkeen 25etik 21,6 puntu lortu dituzte guztira. Laukotea Ion Gómez Fernández, Alberto González Rabadán, Alvaro Lope Fernández eta Iosu Navas Plazak osatzen dute. Enplegu eta Eragintza udal sailaren ekimen hau ‘oso arrakastatsua’ izan da, Rosalía Herrera teknikari arduradunaren hitzetan. Honen esanetan ‘arrakastaren euskarriak bi izan dira, batetik, ikasle eta ikastetxeen partaidetza eta, bigarren, ideia kopuru altua eta horien maila altua eta horien gatza”.

Maila eta kalitate horren aurrean, Udalbatzak bere egin du epaimahaiaren proposamena eta aipamen berezi eta akzesit bi ematea erabaki du. Lehena, edadetuentzako zainketak eta aisialdia uztartzea proposatu duen ideiari. Honek hogeita bost puntu posibleetatik 20 eskuratu ditu. Egileak San Pelayo ikastetxeko DBHko 4. Mailako ikasle taldea izan da. Taldea Ander Baza García-Pascual, David Guede Caballero, Asier Fidalgo Fernández eta Jon Lucio Condek osatu dute, 15 urtekoak guztiak ere. Hirugarren tokian, IES Ongarai ikastetxeko 4. Mailako beste talde bat sailkatu da, 24 orduz funtzionatuko lukeen ume zaintzaileen agentziaren ideiarekin. Taldea hiru neskek osatzen dute, hain zuzen ere: Sandra Pampín, Hasnae el Marrouti eta Nerea Sacedak. Hauek 16,6 puntu eskuratu ditu.

Udal honek eskerrik beroena ematen die parte hartzaile guztiei eta, bereziki, ikastetxeei ekimenari eman dioten babesarengatik. Lehiaketan parte hartu duten lau ikastetxeak, IES Ongarai, San Pelayo, IES UNI Eibar-Ermua eta Armeria Eskola izan dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat