Obrak udaletxean, atxilotuen gela ezabatu eta hori berregokitzeko

11.11.05
Hirigintza

Udala obrak egiten ari da udaletxeko behe solairuan, herriko udaltzaingoak bertan zuen atxilotuen gela ezabatu eta espazio hori erabilera eta behar berrietara egokitzeko. Behe solairu horretan hain zuzen udaltzaingoko andrazkoen eta garbitasunezko langileen aldagela prestatuko da, orain arte ez baitute horrelakorik eduki. Atxilotuen gela zaharrean aldiz, bi komun berri egingo dira, eraikinaren behe solairu horretan lan egiten duten langile guztiek erabil ditzaten. Udal honek obra eta egokitzapen horiek egitea erabaki du, aldagela berriak erabiliko dituzten langile taldearen eskaria eta lan-segurtasun batzordeak eginiko iradokizuna aintzat hartu ondoren. Gaur egun atxilotuen gela hori ez zen ezertarako ere erabiltzen, Udaltzaingoak Eibarko Ertzaintzaren polizia etxean entregatu eta uzten baititu atxilotutako pertsonak, bertan zaindu ditzaten. Azken urteetan, hori egitea da zabaldu eta nagusitu den joera da eskualdeko udaltzaingo guztien artean.

Obran jardun duten langile bi

Egiten ari diren obran artean hainbat gremioei dagozkienak daude eta horien artean igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea eta pintaketa ditugu. Lanak formula misto baten bitartez bideratu dira, hau da, udalak herri-lan eta zerbitzuetan berak dituen langileekin; INEMaren eta Toki-udalbatzen aurtengo programaren bidez kontratatutakoekin eta Ermuko enpresa pribatu batekoekin. Atxilotuen gela ohi horretan egitea aurreikusi diren lanen artean lurrean eta hormetan baldosak jartzea, komunak eta beharrezko hodi eta egiturak eta sabai eta elementuak pintatzea. Horman ispilua jarriko da ertzetako mendel artean eta konketadun altzari bat baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko