Oskorrik eta Kukubiltxok elkarlaneko azken muntaia aurkeztuko dute Ermuan
Oskorri musika taldeak eta ‘Kukubiltxok’ elkarlanean prestatutako azken muntaia aurkeztuko dute Ermuan datorren igandean. Kantaldia, udal kultura sailak antolatu du eta, arratsaldeko 5etan hasiko da, Ermua Zineman. Gaur bertan, aldez aurreko sarreren salmentari ekin zaio, sailaren bulegoetan. Sarrerak 5 euro balio du.
‘DOKTOR DO, RE, MI eta Benedizebra’ muntaia Oskorriren azken diskoan oinarrituta dago, zeinak Gipuzkoako hainbat haur kanta biltzen dituen. Honakoa, Oskorri eta Kukulbiltxoren ikuskizunik fisikoena, kimikoena eta magikoena da, umeentzat eta, kartelak iragartzen duenez, “heldu argientzat”. Ikuskizun bikoitza da, eszenatokian gertatzen dena eta umeek eskaintzen dutena, musikari eta antzezleek proposatzen dizkieten hamaika jolasen bitartez. Guztira, 30 lagun lanean izango dira, zirkua bezain koloretsu den festa erraldoi honetan.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon