Estrasburgora joandako gazte taldea -oso pozik-

23.11.05
Kultura eta Gazteria

Estrasburgora eta Europako parlamentura joan berri diren 15 gazteren taldeak pozarren agertu da egindako bidaiarekin eta bertan pasatako egunekin. Ekimena, ‘Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional’ gobernuz kanpoko erakundearena izan da eta udal honetako gazteria zinegotzigoaren laguntza jaso du. Gazteek pozik agertu dira eta esperientzia ahaztezintzat jo dute. Ermua-Mallabiko Lanbide-hastapenetarako Ikastegiko ikasle hauek Europako zenbait parlamentarirekin eta bertako langileekin bildu dira, eraikinaren eta organoaren funtzionamenduari buruz berri jasoz. Bide batez, Estrasburgo, bera, ondoko Colmar herria biak Alsaziako eskualdean, Alemaniako mugatik hurbil eta Rhin ibarrean ezagutu dituzte, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon