Kultur eskaintza zabala aste honetan
Ekin berri dugun aste honek kultur eskaintza zabalaz gozatzeko parada emango digu, gaurtik bertatik hasi eta datozen bost lanegunetan, asteburuari itxaron beharrik gabe. Gaur goizean herriko ikastetxeetako ikasleek ‘Pikor’ taldearen antzezlana bat ikusteko aukera izan dute. Talde gasteiztarrak ‘Marra zapaldu’ obra taularatu du Ermua Zineman, goizeko 11etan. Etzi, asteazkenean, ‘Guraso eta seme-alabak’ titulatutako filma proiektatuko da Zineman, arratsaldeko seietan. Emanaldia herriko jubilatu eta pentsionisten egoitzak antolatu du, nahiz eta jende guztiarentzat zabalik dagoen eta dohainekoa izan.
Ostegunean, herriko Alboka, Alboka Txiki, Pispillu eta Mallabiko ‘Jasokunde’ abesbatzek kontzertua eskainiko dute. Kantaldia iluntzeko 8etan hasiko da Ermua Zineman, sarrera doan izango da. Emanaldi hori Bilboko ‘Radio Nervión’ eta ‘Tele Bilbao’ hedabideek grabatu egingo dute, hurrengo baten haien programazioaren barne emititzeko. Azkenik, ostiralean, beste antzezpen bat izango dugu Ermuan Zineman, ‘Fuegos Fatuos’ek ‘Cincuentones’ lana antzeztuko baitu. Sarrerak aldez aurretik kultura sailaren bulegoan eskuratu daitezke, 8 eurotan.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon