San Pelaioko kaperan jaiotza jarri dute
San Pelaioko jai batzordeko kideek uztaileko egitaraua prestatzeaz gain lanean jarraitzen dute urtean auzoa indartu eta dinamizatzeko helburuarekin. Xede horrekin eta Gabon jaiak ate joka ditugun honetan, auzoko kaperan jaiotza jarri berri dute, bisitatzera bertaratu nahi duten herritar guztientzat. Muntaiak Jesus jaio zen lekua errepresentatzen du eta gabon-jai eta egunak amaitu bitartean mantenduko da.
Kaperaren erreforma eta santuaren irudia zaharberritzea
Bestalde, jai-batzordeak San Pelaioko kapera erreformatzeko lanak hasi ditu, udal honen laguntzarekin. Dagoeneko, gezi apaingarriak, sarrailak eta ateentzako topeak jarri dira. Santuaren irudia momentu honetan herriko denda batean dago zaharberritu dezaten. Hura, jada, atondu eta garbitu egin dute eta artisautzako prozeduran jarraituz errekuperatzen ari dira. Jarraian, bere jatorrizko kolorean berreskuratzen saiatuko dira. Beranduago, kaperako zorua altxatu eta berri bat ipiniko da. Azkenik, jai-batzorde honek bide batez, ermuar guztiei gabon-jai zoriontsuak eta Urte Berri ona opa digu. Argibide gehiagorako jo taldearen web-gunera (http://spaces.msn.com/members/sanpelayo/).
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon