Imagen
Gaur -Cincuentones- obra antzeztuko da
16.12.05
Kultura eta Gazteria
‘Fuegos Fatuos’ produkzio-etxeak Joan Casasen ‘Cincuentones’ obra ekarriko du gaur gauean Ermura. Antzezpena Zineman egingo da, gaueko 10etatik aurrera. Obrak frankismoaren azken urteetan unibertsitatean elkarrekin ibilitako hirukote lagun eta ikaskideen gorabeherak kontatzen ditu. Hirukote hori berriz ere protagonistek berrogeita hamar urte bete eta bizitzan nahiz lanean ibilbide ezberdinak jorratu dituztenean bilduko da. Hirukotea elkartzen den momentu hori berezia da guztientzat, aldaketa garaiak bizi baitituzte euren bizitzan. Obraren zuzendaria José Antonio Ortega da. Hirukoteko aktoreak, Janfri Topera, Paco Obregón eta Fernando Romo dira. Sarrerak leihatilan eros daitezke 8 eurotan.
Lotutako albisteak
Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon