Ermuko Zinemaren bazkide egiteko epea zabalik
Udal kultura sailak zabalik du 2006. urtean Zinemaren bazkide egiteko izen-emate epea. 2006. urterako abonuak 14,75 € balioko die abonatu orokorrei eta 11,25 € langabetu, ikasle eta pentsionistei. Zinemako abonatuek hainbat abantaila dituzte eta, horien artean ondoko hauek daude: deskontuak eduki sailak antolatutako ekitaldietan, %20 deskontua Bizkaiko antzoki publikoetan eta, azkenik, programazioaren berri zehatza bakoitzaren etxebizitzan jasotzea.
Abonatu nahi diren guztiek udal kultura sailaren bulegotik (Komentukua z/g dagoen eraikinetik) pasa beharko dira goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Abonatzeko interesa dutenek ondokoak eraman behar dituzte: txartel tamainako argazkia, hobaririk izan nahian bakoitzaren egoera kreditatzen duen agiria eta ordaintzekoa den diru zenbatekoa. Sailak informazio ohar bat argitaratu eta udalerriko peora guztietan jarri du.
Ordutegi berria zine emanaldientzat
Bestalde kultura sailak iragarri berri du datorren hilabetetik aurrera asteburuetako zine emanaldien ordutegia aldatu egingo duela. Ordutegi berriak ondorengoak izango dira:
- Larunbatetan: 20,00etan eta 22,30etan.
- Igandeetan: 17,00etan eta 20,00etan.
- Astelehenetan: emanaldi bakarra 20,00etan.
Lotutako albisteak
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik