Imagen
Bilboko IV. Artisau Lehiaketako finalean gazte ermuar talde baten lana sartu da
21.12.05
Kultura eta Gazteria
Ermuko Lanbide-hastapenetarako ikastegiko ikasle talde batek Bilboko IV. Artisau lehiaketako finalean sartu da. Taldeak metalezko eskultura bat aurkeztu du, “Betikoa eta betirako” leloa zuena. Lanak kalean eske dagoen pertsona eta ingurukoen interes eza errepresentatzen du. Pieza metalezkoa da, eta soldaduraren teknika erabili da, birziklatutako materialak lotu eta elkartzeko. Obra Bilboko XXIII. Artisau Azokan egongo da ikusgai, datorren urtarrilaren 6a bitartean.
Lotutako albisteak
Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon