Belen ikusgarria jarri du merkatarien elkarteak merkatu plazan

22.12.05
Kultura eta Gazteria

Merkatu plazako merkatariek belen ikusgarri bat muntatu dute berriz ere aurtengoan. Belenak ia bi mila figuraz osatuta dago, horietako batzuek mugitu egiten direlarik, mekanizatuta baitaude. Belenari ez zaio inolako detailerik falta, erreka,ur korrontea, bizirik dauden arrainak, sumendiak, eta guzti baitu. Hori da hain zuzen ere aurtengo berrikuntzetariko bat, ur sumendiak, errekaren bidea behe lainoz estaltzen dutena, konposizioari inguru zingiratsuaren itxura emanez. Muntaiak 30 metro karratu hartzen ditu eta merkatuaren erdigunean kokatuta dago. Jaiotzak herritar ugari bildu eta erakartzen ditu, gazte nahiz helduentzat oso atsegina eta polita baita ikusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon