Hainbat zerbitzuk ordutegiak aldatu dituzte, Eguberriko jaietara egokitzeko

23.12.05
Kultura eta Gazteria

Hainbat udal zerbitzuk herritarrei harrera egiteko dituzten ordutegiak egokitu egingo dituztela iragarri dute, Eguberriko jaietara egokitzeko. Aldaketa horiek datozen bi asteei eragingo diete, jaiegun ugariz zamaturik baitatoz. Udal liburutegiak, kasurako, zerbitzua hainbat aldaketa egingo ditu, erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak. Adibidez, gaurko egunean eta datorren asteko ostiralean, goizez bakarrik egongo da zabalik. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 6, 7 eta 8an, aldiz, itxita egongo da. Abenduaren 26tik 29ra bitartean, horiek barne, liburutegia goizen 10etatik 14etara eta arratsaldez 4etatik 8etara bitartean izanen da zabalik. Ordutegi berbera izango du urtarrilaren 2tik 5era arte.

Gazteria informatzeko zerbitzuak, bestalde, goizez bakarrik lan egingo du abenduaren 26tik 30rera bitartean. Ordutegia ondokoa izango da: goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara. Emakumearen Topaguneak ere aldaketak iragarri ditu eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, goizeko zerbitzua besterik ez du eskainiko. Ordutegia ondokoa izango da, goizeko 9,30etatik arratsaldeko ordu 2,30etara. Azkenik, kiroldegia eta Ariztmendi pilotalekua kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Abenduaren 24 eta 31n, instalakuntzak zabalik egongo dira bakarrik eguerdiko ordu batak arte. Eguberri eta Urte Berri egunetan ateak itxita izango dira eta Errege Magoen egunean, beste edozelako jaiegun edo igandeetan bezala zerbitzua eskainiko du. Hau da, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon