Errege Magoen kabalgata eginen da bihar Ermuan

04.01.06
Kultura eta Gazteria

Ekialdeko Errege Magoak bihar Ermura etorriko dira, ohiko kabalgata egiteko. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 600 kilo gozoki banatuko dizkiete herriko haurrei. Kabalgata arratsaldeko 6etan abiatuko da Sallabente auzotik. Ondoren, 634 errepidea zeharkatu eta hirigunera abiatuko da ondoko kaleetatik ibilbidea eginik: Izelaieta, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zeharkale, Kaltxangoko bidegurutzea eta, azkenik, Orbe Kardinalaren plaza. Aurreikusita dagoenez, Erregeak plazara arratsaldeko zazpiak aldera ailegatuko dira. Jarraian , herriko haur eta umeekin hitz egiteko parada izango da, bertan egongo baitira hainbat denbora. Errege Magoek zaldiz etorriko dira Ermura. Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Segidan haurrez beteriko trena eta Gurutze Gorriko kideak egongo dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten boluntarioak izango dira. Guztira ehun eta berrogeita hamar bat pertsona bilduko dira. Urteroko legez, kabalgata herriko eskualde-zentroek antolatu dute. Hau da herrian dauden bostak, hots: Extremadurako Zentroa, Andaluziako Zentroa, Gaztela eta Leonekoa, Gaztela Mantxakoa eta Galiziakoa, hain zuzen ere.

Goizeko hamaiketatik ordu batak eta erdietara bitartean trenak haurrak garraiatuko ditu herriko kaleetan zehar. Bidaia hasteko eta amaitzeko puntua Zubiaurre kalean izango da. Arratsaldean, sei t’erdietatik aurrera, bizidunek Jaiotza irudikatuko dute Orba plazan. Aurtengoa, hirugarren edizioa izango da, ekimena dagoeneko erroturik baitago. Ikusleek plazako kioskora igoa ahal izango dute, Errege Magoen etorrera itxaroten duten bitartean. Kabalgataren aurretik Errege Magoei eskutitzak helarazi nahi dieten guztiek, oraindik ere aukera dute, udaletxeko atarian jarritako gutunontzia erabili dezaketelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak