Herritarrek aukeratuko dituzte martxoaren 8ko diseinu grafikoak
Emakumearen alorrak ‘Emakumearen Nazioarteko Egunean’ erabiliko diren diseinu grafikoak aukeratzeko lehiaketa deitu eta oinarriak plazaratu ditu. Aurten martxoaren 8ko eguna aldarrikatu eta gogorarazteko erabiliko diren kartel eta programen diseinua herritarrek aukeratuko dute bozka bidez. Horretarako, web-gune honetan bozka elektronikoa jasotzeko sistema bat prestatuko da eta ‘Emakumearen Topagunean’, ontzi bat jarriko da, aldez aurretik aukeratutako lanak ikustera bertaratzen direnen iritzi eta botoak biltzeko. Lehiaketako irabazleari 600 euro eskudirutan eta diploma bat emango zaizkio. Oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, beste 300 euro eman dakizkioke lan ona aurkeztu arren irabazle suertatzen ez den autoreari. Teknika eta kolorea autorearen aukeran uzten dira. Nolanahi ere, lanak berdintasunaren, borrokaren eta gizartean eta politikan emakumeek parte hartzen duten aldarrikapenaren ideia adierazi behar dute.
Parte hartu nahi duten guztiek bere lanak aurkez ditzakete Informazio eta Erregistroan, datorren otsailaren 9ra bitartean. Lehiaketako epaimahaia artearekin zerikusia duten adituek eta Emakumearen Kontseiluko kide direnek osatuko dute, Aukera Berdintasunerako zinegotzia den Tachi Alonso buru izanik. Epaimahaiak otsailaren 13an sei lan aukeratuko ditu gehienez ere. Aukeratutako lan horiek Emakumearen Topalekuan ikusgai jarriko dira otsailaren 14tik 21era bitartean, bertaratzen diren edo web-gunean sartzen diren herritarrek irabazlea aukeratu dezaten herri-bozka bidez, egun horietan zehar. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da udal liburutegiko aretoan martxoaren 1etik 18ra bitartean.
Lotutako albisteak

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du