‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

13.02.26
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da

Emakumearen Nazioarteko Egunak, "Martxoak 8"ak, eta jardunaldirako gure herrian antolatuko diren jarduerak iragartzeko kartela hautatu da. Ilustrazioa aukeratzeko urtero deitzen den lehiaketako epaimahaiak eman du erabakiaren berri. Kategoria orokorreko lehen saria Teruelgo (Aragoi) Eli Marín Gargallorentzat da, ‘Tu voz’ izeneko konposizioagatik. Bigarren kategorian ‘Deitu nazazu ni naizenagatik: feminista 'izeneko proposamena saritu dute, Iñaki González Losada Ermua BHIko ikaslearena. Irabazle nagusiak 600 €jasoko ditu sari gisa eta bigarren kategoriako egileak 300 €, hurrenez hurren.

2026. edizio honetara 106 lan aurkeztu dira; horietako 67 lehen kategorian eta 39 bigarrenean, hurrenez hurren.

Bi konposizioen aspektuak

‘Tu voz' konposizioak eskuan megafonoa duen neska gaztea erakusten du, marrazkian kolore gorria eta urdin-bioleta nagusitzen direlarik tonu desberdinetan. M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna lelo elebiduna du. Epaimahaiaren ustez, obra teknikoki ondo eginda dago, eta elementu grafikoak eta koloreak ezin hobeto integratzen ditu. Kolore morea megafonoak aldarrikatzen duen feminismoaren erakusgarri da.

‘Deitu nazazu ni naizenagatik: feminista' gazte batek emakumearen sinboloari buruz egindako pintada zuzentzen duela erakusten du, eta ‘feminazi’ mespretxuzko terminoa feminista bilakatzen du. Epaimahaiak positibotzat jotzen du egileak egindako hausnarketa eta konposizioaren indarra baloratzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda
Imagen
13.02.26
Eguen zuri alai, koloretsu eta sikua

Eguraldia lagun izan zen Inauteriak hasteko egunean
Imagen
12.02.26
‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei

Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira