Elikagaien eta produktuen bilketa, Saharako errefuxiatuei bidaltzeko

16.01.06
Gizartea

Mendebaldeko Saharar herriarekin elkartasunerako plataformak elikagaiak biltzeko kanpaina deitu du Ermuan, bildutakoa errefuxiatuen esparru eta kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak datorren urtarrilaren 26ra bitartean oinarrizko elikagaiak bilduko ditu, BBK entitateak enpresentzako Zubiaurre kalean zituen bulegoetan. Kanpaina hau ‘Mendebaldeko Sahararen aldeko euskal karabana –‘piztu itxaropena’ izeneko ekimenean txertatzen da. Ekimenaren xedea bildutakoa Tindufeko (Aljeriaren hego-mendebaldeko lurraldean) errefuxiatuta daudenei bidaltzea da, haiek jasaten ari diren elikagai krisialdi eta eskariari aurre egiteko, makina bat gabezia pairatzen ari baita hornidurari dagokionez. Kanpainaren berri emateko eta herriari dei egiteko, informazio oharra jarri da herriko peora guztietan.

Horiek horrela, taldeko kide boluntarioek datorren urtarrilaren 26ra bitartean, hegaluzea oliotan (lakak), azukrea eta konpresak jasoko dituzte, aipatutako Zubiaurre kaleko lokalean. Produktuok goiz nahiz arratsaldez entregatu ahal izango dira, taldeak ezarri duen ordutegia ondokoa izanik: 10,30etatik 12,30etara goizean eta 18,00etatik 20,00etara arratsaldean.

Informazio oharra

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik