Enplegu eta Eragintza alorra Torreta Etxean kokatu egongo da, bihartik aurrera

17.01.06
Ekonomi Sustapena

José Luis Araujo alkateordeak zuzentzen duen ‘Ekonomia, Enplegua eta Trebakuntza sustatzeko udal saila lekuz aldatu da. Bihartik –urtarrilaren 18tik- aurrera, alorrak biltzen dituen zerbitzu nagusiak ‘Torreta Etxeko’ eraikin berrian eskainiko zaizkie herritarrei. Horren berri eman du gaur eguerdian bertan, alorra koordinatzen duen teknikariak, Rosalía Herrera andreak. Honek kaleratu duen ohar batean herritarrei ondokoa adierazten zaie: ‘Alorreko bulego zentralak Valdespina Markesaren kaletik –udaletxe ondotik- Bizkaia Etorbideko 15.era ‘Torreta Etxea’ izeneko eraikinera lekuz aldatu direla’. Hori horrela, bihartik aurrera bulego zaharrean eskaintzen ziren zerbitzu eta kudeaketak berrian egin beharko dira, bertan atenditu baitiete herritarrei. Bulego zaharrak gaur bertan itxi ditu bere ateak eta biharkoan ez ditu zabalduko.

Instalazio eta bulego berrietan alorraren hainbat zerbitzu eta atal bilduko dira, horien artean Promosa sozietatea, INEMek udalaren esku utzitako hainbat, ODE gaitzizeneko zerbitzuan biltzen zirenak, eta Izarra Zentroan, zeuden beste hainbat, Enplegu eta Trebakuntzako atalak, besteak beste. Udal honeek duen asmoa, utzitako bulego horietan laster batean obrak eta egokitze lanak hastea da, bertan gaur egun udaletxean bertan eskaintzen diren zerbitzu asko bildu eta bateratzeko asmoa baitu. Unitate berri hori ‘Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua’ edo ‘leihatila bakarra’ bezala esaten zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
29.08.24
Eraikinetan telekomunikazio azpiegiturak hobetzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik

Dirulaguntzak jabekideen erkidegoetan irrati, telebista digital eta Interneteko banda zabaleko azpiegiturak instalatzera bideratuta daude
Imagen
04.07.24
Ermuko merkataritza, denden eraginkortasun energetikoa lortzeko bidean

Azterketaren emaitzak asteazkenean, hilak 10, aurkeztuko ditu Ermuko Udalak Izarra Centren