2006ko Inauteriak hasi dira

23.02.06
Kultura eta Gazteria

Aurtengo Inauterien egitarauari hasiera emango zaio ofizialki gaur arratsaldean. Herriko ikastetxeek gaur ‘Eguen zuri’ deritzan egun ospetsua ospatuko dute gaur. Herriko eskola ume eta ikasleek jai izango dute arratsaldean eta hiru t’erdietatik aurrera herriko plazan bilduko dira oilarraren jokoan aritzeko. Ikasleek, begiak estali eta musikaren soinuari jarraiki plaza zeharkatu beharko dute saria ezkutatzen duen kaxaren bila. Aurten ere ez da oilar bizirik erabiliko antzina egiten zen moduan, elkarte batek animalia erabiltzearren salaketa jarri zuenetik, ohitura hori bertan behera utzi baita.

Bi ordu beranduago haurrentzako diskoteka hasiko da plazan bertan. Biharkoan, programak aurrera jarraituko du eta ‘Hartza eguna’ ospatuko dugu. Tradizio hori berreskuratu eta mantentzeaz arduratzen den talde euskaltzalea, Euskal Birusa, kalejiran aterako da, arratsaldeko seiak geroztik. Kalejiran ohiko legez, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuko dira kalerik kale.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin