Berrogei gaztek Madrilera bidaiatuko dute

13.03.06
Kultura eta Gazteria

Berrogei gazte Madrilera joango dira, gazteria zinegotzigoak antolatu duen aurtengo lehen txango kulturalean. Bidaia martxoko azken asteburuan egingo da, hain zuen ere, martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean. Zinegotzigoak eskainitako 44 plazatik 40 bete dira oraingoz; hortaz, oraindik lekuren bat edo beste gelditzen da, beti azken ordura arte zain ibiltzen direnentzat.

Bidaiaren deskripzioa

Irteera martxoaren 31n egingo da, goizeko 8etan, Agirre kirolak dendaren paretik. Madril baino 40 kilometro lehenago,’El Molar’ izeneko herrian, autobusak geldialditxo bat egingo du bidaiariak otordua egin dezaten. Gazteak, arratsaldeko 4etan Diputatuen kongresua ikusi eta ezagutzeko hitzordua dute. Bisitaldia amaitu ondoren, El Escorialeko aterpetxe batera bidaiariak, bertan ostatua hartzeko.

Apirilaren 1eko zapatuan, egun osoa Warnes Bros produkzio-etxearen parke tematikoan ezagutuko dute. Hurrengo egunean, domekan, markatu txikia ezagutzera joanen dira eta bertan bazkalduko dute. Ondoren, arratsaldeko 4retan, autobusa bueltatuko bidaiari ekingo zaio. Izena eman duten guztiei eskutitz bana bidaliko zaie etxera, bidaiaren nondik norakoak emateko.

Bestalde; gazteria informatzeko bulegoak adierazi digu Granadako bidaiarako izen ematea oraindik zabalik duela eta aste betez luzatuko duela. Bigarren proposamen honek ez du lehenengoaren erantzuna jaso eta, ez du ia inork izenik eman oraindik. Behar bada, Aste Santuaren bueltan izateak bere eragina izango duela pentsatzen dute antolatzaileek.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin