Azterketako atal eskasenak, etorkizunean hobetzeko aukera eta erronka

21.03.06
Erakundea

Udalaren ataria eta web-gunea bart arratsaldean aurkeztu zitzaion Udalbatzari, honek Gai orokorren eta Osokoak aztertu beharrekoen informazio batzordearen bileran. Azterketa horrek jasotzen duenez, atal guztiek ez dute gainditua ez emaitza zoragarriak lortzen. Azterketa, zorrotza eta inpartziala baita. Horiek horrela, azterketa irakurriz gero, gure atariak ahuleziak ere izan badituela da atera dezakegun ondorioa. Azterturiko atal batzuek gainditua emango lieketen 5 puntuak ere ez dituzte lortu, kasurako: herriaren eta ekonomiaren sustapen eta garapena, 4,00 puntu baititu; edo herritarrak eta herria, 4,14 puntutan geratzen baita, herria eta etorkizuna deritzanaren kasuan bezala, beste 4,00 punturekin. Nolanahi ere, oraindik badira emaitza eta balorazio baxuagoak jaso dituzten atalak, txostenaren arabera, berrantolatu edo garatu beharko direnak, egun duten egoeraren arabera.

Puntuazio baxuenak herritarrek erabakietan eta horien eztabaidetan parte hartzeko duten eskubideeak jaso dituzte, zero eta puntu bakarraz, hurrenez hurren. Bestalde, web-guneak ez du emaitza onik lortu elkarteen eta horien zereginak aztertzeko atalean, 1,60 puntu besterik ez baitu jaso. Dena den, udal gobernu taldeak datu horiek modu positiboan hartu ditu, ‘etorkizuneko erronkatzat eta hobetzeko bidetzat jo baititu’, Clemente alkateordearen esanetan. Honek, gehitu duenez, ‘ahulezi horiek identifikatuta izateak aukera ona eskainiko digu, horietan jarduteko hobera egin dezagun’. Herritarrek erabakietan eta horien eztabaidetan parte hartzeko duten eskubideei dagokienean, bozeramale honen esan digunez, ‘oraindik hasten besterik ez gara ari, guztia etorriko da’. Honek apuntatu duenez, urrats batzuk eman ditugun arren –martxoaren 8ko kartel lehiaketan edo hainbat inkestatan kasurako- oraindik denbora gehiago beharko dugu’. Amaitzeko, Clementek, ‘Herritarrak 2005-06’ ekimena parte hartzearen atalean aipatu nahi izan du, baina esan digunez, ‘oraindik orain ez dugu lortu espero genuen jendearen parte hartzea’.

Ermuko udal gobernu taldeak ontzat eta onuragarritzat jo du aipatu azterketa hori, bertan emaitzei buruzko iradokizunak egiten direlako eta hobetzeko aipamen eta ereduen berri ere ematen zaigulako. Horietako adibide bat aipatzearren, esango dugu, diseinuaren atalean ofizialak ditugun hizkuntzak besterik ez erabiltzea adierazten da, ez Espainiako gainerakorik ez eta Europako estatuetan erabiltzen denik, mundu gero eta globalizatuagoan bizi bagara ere’.

Resumen del informe de evaluación

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere