Maiatzean korrituko da -Martin Bahamontes- zikloturista

19.04.06
Gizartea

‘Martín Bahamontes’ izeneko klasika zikloturistaren hamaikagarren edizioak badu jada ibilbide eta data zehatzak. Antolatzaile diren Gaztela-Mantxako Kultur Etxeak eta’Txirrindulari elkarteak’ aditzera eman dutenez, aurtengo edizioaren xehetasunak dagoeneko zehaztuta daude. Lasterketa maiatzaren 21eko igande goizean korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira. Antolatzaileek Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen eta gure Udalaren laguntza jasotzen dute.

Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, hiru 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta 3. kategoriako bost mendi gain izango baititu. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Federatutakoek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeak, berriz, 23 euro. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
20.06.24
Ostiral honetan hasiko da Valdespinako Markesaren aparkalekuan plaza eskatzeko epea

Aparkalekuak autoentzako 54 plaza eta motoentzako hiru ditu, eta emakida-erregimenean esleituko dira
Imagen
19.06.24
Rocioko amaren omenezko erromeria ospatuko du Ermuko Andaluziako Zentroak

San Pelaio plazan eta Betiondon izango dira ekitaldiak ostiral eta larunbat honetan
Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era