Naturaren berezko gauzak
Naturaren handitasunak ez du mugarik ezagutzen. Hiztegiak jasotzen duenez horren esentzia hau da: gauza bat zehazki hori izatea –bere tasun eta ezaugarriekin, besteengandik ezberdin egiten duena eta nolakoa izatea –itxura eta forma . Noizbehinka, naturak harritu egiten gaitu, oro jakituna izateaz gain kapritxosoa ere izan baitaiteke, kasu honetan bezalaxe. Besterik gabe, hona hemen adibide bat. Horrela, azalpen horren haritik interpretatu daiteke eransten dugun argazkiak jasotzen duen perretxikoa. Alea aurreko aste bukaeran aurkitu eta jaso zuen ermuar batek basora joan ondoren. Aurkikuntza hain zuzen ere Mallabiko Berano auzoan izan zen.
Ikus daitekeenez perretxikoa zuria da eta bere txapelak forma obalatua du. Txapel hori erabat zulatuta dago baina zulook berezkoak ditu, hau da, ez dira inork nahita egindakoak. Perretxikoaren edertasunak, aurkitzailearen jakin mina piztu zuenez, honek hartu eta herrira jaitsi zuen, ea inork haren inguruan zerbait zekien. Hori horrela, perretxikoaren argazkia berrien kanal honetara dakargu perretxikoaren izena, hala botanikoa nola herrikoia; jangarria edo pozoitsua den eta beste hainbat datu jakin asmoz. Hortaz, espeziea ezagutzen dutenenek jar daitezela, nahi izanez gero, gurekin harremanetan guztion artean horren jatorria argitu dezagun. Gurekin harremanetan jartzeko idatzi ondoko helbide elektronikora: administrador_web@udalermua.net.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan