Gaztela-Mantxa elkartearen kultur astea
Herriko Gaztela-Mantxako elkarteak bihartik hasi eta datozen zortzi egunetan antolatzen ohi duen Kultur astearen XXV. edizioa ospatuko du. Jarduerei bihar emango zaie hasiera. Egitarauan jarritakoaren arabera arratsaldeko zazpietan hurrengo eguneko txirrindularitza proba aurkeztuko da. Ordu bete beranduago, Maria Teresa Limia botilak dekoratuz prestatutako lanen erakusketa irekiko da.
Domekan, esan bezala, ‘Martín Bahamontes’ txirrindulariaren omenez eta haren izena daraman martxa zikloturista korrituko da, goizeko zortzi eta erdietatik aurrera. Irteera San Pelaio parkean izango da. Irteera eta helmuga herriko San Pelaio parkean egongo dira. Antolatzaileek Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordearen eta gure Udalaren laguntza jasotzen dute. Lasterketak bi ibilbide izango ditu txirrindulariek beraiek aukeratzeko. Ibilbide nagusiak 121 kilometroko luzera izango du eta horretan bost mendi gain egongo dira, hiru 3. mailakoak, eta bigarren eta lehenengoko bana, hain zuzen ere. Bigarren ibilbidea zertxobait motzago eta errazagoa izango da, 106 kilometroko luzera eta 3. kategoriako bost mendi gain izango baititu. Izen emateak Gaztela-Mantxako Kultur Etxean (Tfnoa.: 943 17 6949) edo karrera hasi aurretik egin daitezke. Federatutakoek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeak, berriz, 23 euro. Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urte dira. Parte hartzaileei burua babesteko kaskoarekin korritzea exijituko zaie. Lasterketa betetzen duten guztiek opari bana jasoko dute.
Egitarauaren zatirik handiena hurrengo asteko egunetan garatuko da. Aurreikusitako ekintzen artean hitzaldiak, dantza eta musika, filma emanaldiak eta amaitzeko urteroko bazkaria izango dira.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu